474 Zenbakia 2009-02-20 / 2009-02-27

Euskobooks

Aipamena. Simon de Beauvoir: Emakume libre bat XX. mendean

Egilea: Arantxa Agirreurreta Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 198 ISBN: 978-84-9783-614-2 Ezaugarriak: Simone de Beauvoir ez zen feminista 50eko hamarkadaren amaieran, Le deuxième sexe idatzi zuelarik; ondoren, urtetan aurrera zihoala, egin zen emakumearen aldeko borrokaren militante. Konpromisorik irmo eta zintzoena baina, bere existentziarekin eta bere inguruan gertatzen zen guztiarekin sentitu zuen oso gaztetatik; ezagutzea eta kontatzea, horixe izan zen inoiz baretu ez zitzaion grina. XX. mende osoaren testigu izan zen Simone de Beauvoir. Historia lehen planotik, Europaren muinetik eta ezkerreko ideologiatik bizi izan zuen. Eta guztia lehen pertsonan utzi zuen kontatuta.