469 Zenbakia 2009-01-16 / 2009-01-23

Euskonews Gaztea

Gaiak: Zein da zure proposamena?

EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA



Urte berri honetarako Euskonews Gazteak irakurleen proposamenak jaso nahi ditu. Hau da, 2009an astekari elektronikoa ireki eta zer irakurtzea gustatuko litzaizukeen, zer nolako elkarrizketa edota erreportajeekin topo egin nahiko zenukeen eta bestelakoak jakin nahi ditugu.

Edota astekarian kolaboratu eta zerbait idatzi nahi izanez gero ere, ateak zabalik dituzu!

Zure laguntza ezinbestekoa dugunez, iradokizunak bidal ditzakezu gaztea@euskonews.com helbidera eta ahal dugun heinean betetzen saiatuko gara.

Beste behin ere, eskerrik asko eta hurrengora arte!