469 Zenbakia 2009-01-16 / 2009-01-23

Euskonews Gaztea

Gaiak: Deustuko Unibertsitatea, ikasleontzako aukera

FERNÁNDEZ, Itxaso LAGO, Jon Iñaki RUA, Idoia SALAZAR, Arrate



Deustuko Unibertsitatea pribatua da, eta Jesusen Lagundia da buru. Deustuko auzoan dago kokatuta (Bilbo) eta Donostian ere campus txikiagoa bat dauka. 1886an sortu zen Jesuiten eskutik, Bilboko heziketa eta industria ekartzen lagundu zuen, eta horregatik, sortu zenetik, estatuko unibertsitate garrantzitsuenetariko bat izan da. Gaur egun Bilboko gazte ugari Deustuko unibertsitatera joaten dira, heziketa maila ona baitu. Unibertsitate honetan ikasten duen ikasle batzuekin unibertsitateko giroari buruzko elkarrizketa bat izan dugu. Bilboko Deustuko Unibertsitatea, airetik.

Ikasleen ustetan unibertsitateko giroa zeharo ona da, bakoitza bere arazoetaz arduratzen delako eta guztiek helburu bat dutelako, aukeratu duten karrera ikastea. Pasiloetan lagun taldeak ikusi ahal dira, euren artean arazorik ez dutenak, heldutasun maila handia dago.

Orokorrean, ikasleentzat aldaketa handia dago Batxilerretik Unibertsitatera joatean, bertan ikasketa maila handiagoa eskatzen delako. Aldaketa honek ondorio onuragarriak ere badakartza, ikasleek haiek aukeratutako karrera eta gaiak ikasten dituztelako eta ordutegia ere askoz malguagoa delako.

Hainbat lekutako jendea etortzen da bertara ikasketak burutzeko. Beste leku batzuetatik etorritako ikasleek apartamentuak alokatzen dituzte gehien bat, baina badago jendea, Bilbokoa ez dena, egunero haien etxeetatik unibertsitateraino etortzen dena. Ikasle gehienak familia dirudunetakoak dira, baina maila ekonomiko arruntekoak ere badaude. Erasmus programa jarraitzen duten atzerritar asko ere bertan ikasten ari dira. Bologna prozesua

Aurten Boloniako ituna ezartzea erabaki dute eta honek ondorio onak zein txarrak ekarri ditu.

Ondorio txarren artean, egunero klasera joan behar izatea dago, haien ikasketak ordaintzeko lanean ari diren pertsonek ez dute etekinik ateratzen ez dutelako deborarik lan egiteko eta gainera, lizentziatura asko graduz jaisteko arriskua dago.

Ondorio onak, diplomatura batzuk graduz igotzen direla eta lan indibiduala eta taldeko lana lantzen dela izan daitezke.

Deustuko Unibertsitatean bi motatako irakasleak daude ikasleen esanetan: fakultate batekoak direnak eta fakultatez fakultate haien ikasgaiak irakasten joaten direnak. Lehenengoek interes handia dute ikasleen ikasketetan; besteek,ordea, haien klasea eman eta joan egiten dira, hau da, oso interes gutxi jartzen omen dute. Hala ere, gutxiengo bat da hori. Gehienek ikasleen izenak ikasi, klaseak era dinamikoan eman eta laguntza eskaintzen dute sarri.

Ikasketak alde batera utzita, esan behar dugu unibertsitateak eskaintza bereziak dituela ikasleentzat: GAURGIRO–k ikasleen denbora librerako ekintzak ditu, esaterako abesbatza, lehiaketak, Gobernuz Kanpoko Erakunde baten parte hartzea, etab. Eskaintzen artean badaude erlijioa puntutzat duten erakundeak, horiek ikaslea elizaren inguruko ekintzetan parte hartzera bultzatzea du xede. Azkenik klase arteko gosea asetzeko bi kafetegi eta hamaika makina daude.

Oso gutxi falta zaigulako unibertsitate ikasketak aukeratzeko, Deustuko unibertsitatea dugu hautu bat, Euskal Herriko unibertsitate onenetariko bat da eta ikasteko gai aniztasun handia ematen du.

Aukera bikaina bertara joatea!