468 Zenbakia 2009-01-09 / 2009-01-16

Efemerideak

Efemeridea. Aita Donostia 1886. urteko urtarrilaren 10ean jaio zen



Aita Donostia.

Jose Gonzalo Zulaika zuen izena. Konpositorea. Irakaslea. Kaputxino sartu eta apaiztu zen. Musika-konposizio asko egin zituen: Pro defuntis meza, Euskal preludioak; Santa Zeziliaren mirariak; San Frantziskoren bizitza sakona... Musika gregorianoan sakondu zuen hasieran, baina musika-ikertzaile ere izan zen eta herri-kantak aztertu eta bildu zituen. Euskal folkloreari buruzko hitzaldi ugari eman eta musikari buruzko artikuluak idatzi nahiz nazioarteko musika kongresu nagusietan parte hartu zuen. Euskaltzain urgazlea eta Europako zenbait musika-erakundetako kide izan zen.