459 Zenbakia 2008-10-31 / 2008-11-07

Efemerideak

Efemeridea. 1868ko azaroaren 1ean jaio zen Etienne Decrept idazle eta pintorea



Etienne Decrept.

Euskal idazle eta pintore lapurtarra (Baiona, 1868 - Bidarte, 1938). Parisen arte-ikasketak egin eta Euskal Herrira itzuli zen elizen dekorazioaz arduratzeko asmoz. Eskualzaleen Biltzarra elkarteko lehendakari izan zen (1912-20). Opera (Maitena, 1910; Amatchi. Pastorala kantatua, 1914; Semetchia, 1924), antzerkia (Eginbidia; Alaba; Mandozaña), olerkia eta haurrentzako ipuinak landu zituen eta antzerki lirikoan nabarmendu zen batez ere.