453 Zenbakia 2008-09-19 / 2008-09-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Herri-kirolak edonon

IPARRAGIRRE, Iratxe QUEIPO, Sara URREIZTI, Ane

Mutrikuko Institutuko Prentsa tailerreko ikasleak (DBH 4. maila)

Herri–kirolak Euskal Herrian sortu eta antzinatik egiten diren jokoak dira. Asko hemen sortuak izan diren arren, beste asko munduko zenbait tokitan ere ezagutzen dira. Oinarria, baserrietako lanetan dutela esan daiteke.

Duela urte askotako baserritarrek asteburuetan atseden hartu ordez apustuak egiteari ekiten zioten. Denboraren poderioz, lana kirol bihurtu zen eta kirola ikuskizun eta festa. Herri–kirol guztiek egundoko indar fisikoa edukitzea eskatzen dute, esfortzu handia egiten baita. Herri–kirolak hiru taldetan sailkatu daitezke funtsean: lanean, gerran eta erlijio eta jai–ospakizunetan oinarritutakoak. Mutrikun herri–kirol ugari praktikatzen dira; esaterako: aizkolari–txapelketak, sokatira, arrauna... Herri–kirolak Malen jaietan.

Hasieran kluben artean bakarrik praktikatzen ziren, hala ere, gutxika elkarte eta federazio desberdinak sortzen joan ziren. Garai batean, atletismo motak honako hauek ziren: lasterketak, jauziak, pisu–jaurtiketak eta sokatira.

Herrialde batzuetatik besteetara arauak aldakorrak ziren, beste kirol askotan pasatzen zen bezala. Esate baterako, lurralde batzuetan taldeak lau gizonez osatua zeuden. Teknikak ere aldakorrak ziren. Jarraian, adibide bat:

– Finger häkels edo pultsua behatzez, Tirolen praktikatzen dena. – Arsaaraga praktikatzen dute inuitek, bi pertsonen arteko borrokan datzana. – Tira–Bekea: Artzainen ohituretan oinarrituta dagoen jokoa da, Gaztela–Leon, Levante y Balearretan sortutakoa. Bi pertsonek bakarrik hartu dezakete parte,biak lurrean jarrita esku artean makila berbera dutelarik. Makilari indarra egiten diote, aurkakoa lurretik altxatu nahian. – Aqshah: Tira–beke eta arsaaraqaren antzerakoa da, Asiako zenbait tokitan praktikatzen dena, batez ere Afganistanen. Bi aurkariak zutik daude, bata bestearen parean, makila edo taula bat esku artean dutela. Aurkariari marra bat pasarazi behar zaio. – Korean, ordea, makila batez batak bestea marra bat gaindiaraztera behartzen du.

Hala ere, nazioarteko sokatira hirurogeita hamargarren hamarkada bukaerara arte ez zen ezagutu. Esan beharra dago urte horietan Mutrikuko taldea zela Euskal Herrian nagusi eta hauxe izan zen 1972an Ingalaterrako sokatira taldea Euskal Herrira ekarrarazi zuena lur–gaineko teknika irakasteko, hemen ez baitzen ezagutzen. Euskal Herriak 1978an Ingalaterran hartu zuen parte lehen aldiz klub mailan.

Urte berdinean Montecarlo hirian egin zen TWIFen Batzar Nagusian, Euskadiko ordezkariak, Espainiaren izenean, beste batzarkide bat bezala onartu zituzten. Hurrengo urtean Suediako Munduko Txapelketan Aramaiok eta Mutrikuk hartu zuten parte.