437 Zenbakia 2008-04-25 / 2008-05-02

Euskobooks

Aipamena. Garapen Psikomotorra Haur Hezkuntzan (0-6 urte)

Egilea: María Teresa Vizcarra Morales Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 269 ISBN: 978-84-690-7682-8 Ezaugarriak: Ikasmaterial honek hainbat atal nagusiak ditu: Lehenengo atalean, garapen psikomotorra eta bere inguruan sortzen diren kontzeptuak aztertzen dira. Hazkundearen aldiak eta inplikazio pedagogikoa aztertzen. Bigarren atalean, umearen garapena, eta mugimenduko trebetasun eta abilezien bilakaera, hala umearen motrizitatea eta bere ezaugarriak azalduko dira, mugimenduaren ahalmenak hobeto ezagutzeko. Hirugarren atalean, Haur Hezkuntzako curriculum-a motrizitatearen ikuspegitik aztertzen da, eta curriculum-ean agertzen diren edukiak eta testu honetan dauden gaian harremanetan jartzen dira. Laugarren atalean, gaitasun motorrak, hau da, koordinazioa, oreka, gorputz eskema eta espazio denborazko egiturak aztertzen dira eta baita ere, nola garatzen diren Haur Hezkuntzan. Bosgarren atalean, psikomotrizitatea eta bere metodologia, saio praktikoen ezaugarriak, txokoak, erritualak, eta ikaslearen jokabideak aztertzen dira. Seigarren atalean, jolasa eta mugimendua Haur Hezkuntzan, ezuagarriak, eta proposamen praktikoen izaerak aztertzen dira. Zazpigarren atalean, gorputz adierazpena eta gure proposamen praktikoa; eta zortzigarren atalean, Haur Hezkuntzako umeen afektibitatea eta emozioen garapena aztertzen dira.