434 Zenbakia 2008-04-04 / 2008-04-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Bilboko Basurtoko Ospitalea

BEGOÑAZPI IKASTOLAko lantaldea



Basurtuko ospitalea Bilbok daukan ospitale bakarra da. Bertan hainbat ekintza eta zerbitzu eskeintzen jakez Bilboko biztanleei; hala nola, ginekologia, pediatria, kardiologia, infekzino gaixotasunak, liburutegia, eta abar.

Basurtuko Ospitalean asistentzia jarduera hasi zanean, ondo ikusi eben erakundearen eguneroko zeregina arautuko eban Araudi Orokor bat egitea 1897an Estatutuak aurreikusten eban legez; Araudiaren testua Gregorio de la Revilla buru eukan karitateko batzordeak onartu eban.

Mediku kopuru egokiagoaren lorpena Enrique Areilza Doktore jaunari esker lortu zan 1920.urtean. Berak sortu eban 1922an kliniketako laguntzaile boluntarioen taldea; helburua, ospitaleko asistentzia hobetzea eta Bizkaiko profesionalei prestakuntza osatzeko aukera eskaintzea zan. Gero sortu ziran barne mediku taldeak, barne ikasleak ordezkatu ebezanak, hain zuzen be.

Karitateko batzordeko kideak ordezkatzeak Jesus Arrese ekarri eban Basurtuko Ospitaleko zuzendaritza postura 1930. urtean; Arresek Ospitalean eroan eban politika 1933ko urriaren 3ko data dauan bere idazki baten laburtzen da:

Nire fede eta ilusino guztia hiru gauzatan daukat jarrita:

1. Ospitalearen antolamendu teknikoan. 2. Erizaintza eskolaren sorreran. 3. Gure Ospitalearen prestakuntza kulturalean, geure berezko merezimenduengaitik hemendik urte gutxira medikuntza eskola edo fakultatea emotea beste erremediorik ez dagoen modu baten.

Medikuntza Fakultatea 1936. urtean sortu eban Eusko Jaurlaritzak.

1946an ospitaleratuen sarrera kopurua jaitsi zan bitartean, egonaldi kopurua gehitu egin zan; horrela ondorioztatu daiteke aldaketa bat gertatu zala erakundearen izaeran eta Ospitalean laguntza hartzen eben biztanleen eguneroko gaitzetan. Azken hori, ziurrenik, gatazka zibilak eragindako osasun krisiaren ondorioa izan zan.

Gizarte laguntzako diru-laguntzen kapitulua, 1950.urtean, bi partidek baino ez dabe osatzen, idatzita dagoan legez: batetik, uriko udalak ematen dauan kopuru aldakorra daukagu, gero eta handiagoa dana, eta bestetik, Ospitaleak Vista Alegreko zezen plazako irabazietan daukan partaidetzatik datorrena. Basurtuko Ospitalearen historia osoan zehar paregabeko laguntza ekonomikoa izan dira testamentu aginduak eta dohainak. Horren lekuko ospitaleko artxiboan gordetzen dan dokumentazioa da, eta laguntza mota horrixe zor jako erakundearen ondarea sortu eta gehitu izana.

1979. urtean beste etapa bat hasi zan, Udala ospitalearen deskalifikazino posible baterako gestioak egiten hasi baitzan, benefizentzia zentro pribatuko izaera kentzeko. Izan ere, bizirauteko behar besteko baliabide ekonomikorik ez egoan, eta ezinbestean jo behar zan laguntza estataletara edo paraestataletara. Eskaerak ezezko erantzuna jaso eban administrazioaren aldetik.

1980.urtean, Osasun eginkizunak Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko zirala aurreikusten zanez, batzorde kudeatzaileak errekurtsoa jarri eban Ospitalea Gizarte Segurantzako asistentzia erakundean ez sartzeko. Behin despribatizazinoa onartuta, erakundea “etorkizuneko Eusko Jaurlaritzak planifikaturiko osasun sarera” bihurtzea proposatu eben.

Otsailaren 25eko 37/1992 dekretuak ezarri eban Eusko Jaurlaritzak onartzen ebala Alkarte ongile partikularra zan “Bilboko Ospitale zibil santuak” egindako osasun loturadunen ondare lagapena, eta, halaber, bere pertsonalarekin dauazan harreman juridikoen subrogazioa eta Osakidetza, Euskal Osasun Zerbitzuan, ekonomia kudeaketaren eredu propioarekin sartzea be.