434 Zenbakia 2008-04-04 / 2008-04-11

Euskobooks

Aipamena. Kimika fisikoa

Egileak: Robert J. Silbey eta Robert A. Alberty Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 1072 ISBN: 978-84-8373-878-8 Ezaugarriak: Liburu honen helburua hauxe da: kalkuluan eta fisikan ikasturte bat egin duten ikasleei kimika fisikoaren kontzeptuak eta metodoak argitzea eta interesgarri egitea. Konplexua da, oso, fenomeno kimikoen azpian dagoen teoria guztia, eta, horrenbestez, desafio handia da kontzeptu eta metodo garrantzitsuenak karrera amaitu aurreko ikasleei ulergarri egitea. Hala ere, ikasleek aise uler ditzakete oinarrizko ideia horiek, eta erabilgarri irudituko zaizkie kontzeptuok, direna direla: kimikari, biologo, ingeniari nahiz lurraren zientzietan aditu. Kimika fisiko akademikoan trebatuta daudenen ikuspuntutik landuko da, hemen, kimikaren oinarrizko teoria; nolanahi ere, arazo praktikoetan nola aplikatu ere landuko da. Kimika fisikoaren inguruko ikastaroetan, problema numerikoak nola ebatzi ikastea da helburu nagusietariko bat. Oinarrizko teoriaren berezitasunak azaleratzen laguntzen dute kimika fisikoko problemek, eta oso baliagarriak dira aplikazio praktikoak aurkitzeko.