427 Zenbakia 2008-02-08 / 2008-02-15

Euskonews Gaztea

Gaiak: La Bilbaína elkartea

BAÑUELOS, Aroa DE LA FUENTE, Unai OLARRA, Itziar OTXOA, Janire PINEDO, Naiara

Begoñazpi Ikastola (Bilbo)



Bilbon aurki dezakegu La Bilbaína elkartea. Lehenengo gerra karlistan (1833–1840 urte bitartean), sortua izan zen, bertan parte hartu zuten 133 bilbotarren eskutik. Bilbaina elkarteak 1839an egin zuen lehen bilea orokorra eta urte hartako uztailean idatzi ziren elkarte honen lehen arauak, Bilboko enparantza berriko 1.etxebizitzako 5. solairuan. Ez dakigu ziurtasunez denbora tarte honetako zein momentutan erabaki zen elkarte hau Sociedad La Bilbaína izendatzea.

Elkartearen helburuak irakurketa eta aisialdia ziren. Sortua izan zenetik urte batera, 240 pertsona egin ziren elkartekide eta urteak igaro ahala kopuru hau igotzen joan zen. Hori dela eta, 1843.urtean beste eraikin handiago batera mugitzea erabaki zuten, nahiz eta zailtasunak zailtasun, 1913.urtera arte lortu ez. Nerbioiaren ertzeko eraikin batetan kokatu ziren, Navarra kalean, hain zuzen ere.

Eraikuntza berria lau solairuk osatzen zuten: beheko solairua (harrera gunea, ingeles taberna eta bodegako kluba), lehen solairua (liburutegia, musikagunea, gizonentzako ileapaindegia, xake–gela eta egongelak), bigarren solairua (jatetxeak, jantoki pribatuak eta idazkaritza) eta hirugarren solairua (logelak eta kirol instalazioak). Urteak igaro ahala La Bilbaína elkartearen prestakuntzak hobetuz eta ekintza kopurua handituz joan ziren, Bizkaiko elkarterik prestigiosoenetarikoa bihurtu zen arte.

Hain zen handia elkartearen kide kopurua eta hain zen altua honen ekonomia, non Bilboko udalari aportazioak egiten zizkion hiriaren garapenerako; San Mames futbol zelaia irekitzeko dirua eman zuen, esaterako. Zubi, kanal eta portuetako Ingeniari Eskolako aldizkaritik hartua.

Nahiz eta Navarra kalekoa eraikuntza nagusia izan, badaude antzerako beste elkarte batzuk Bilbo inguruan; Mungiako aisialdi gunea, esaterako.

Uholdeak egon ziren Bilbon 1983. urtean eta Alde Zaharra ia guztiz urperatuta geratu zen. Uholdeek kalteak sortu zituzten La Bilbaínako eraikuntzan, azpi–solairua eta lehenengo eta bigarren solairuak urpean geratu baitziren. Berrikuntza lanek 1985. urtera arte iraun zuten.

Kultur gune legez, liburu eta artelan ugari ditu; esaterako, garai batean Bilbo eta inguruetako liburutegirik osatuena izan zuen. Gaur egun, liburu eta arte erakusketak egiten dira sarritan bertako aretoan. Badaude elkarteko buruek eskatuta, bertan erakusteko soilik eginak izan diren hainbat arte lan ere.

Baina liburu eta arte lan erakusketez gain, La Bilbaínan izaten diren beste jarduera sozial batzuk, Gabonetako jaialdiak eta jazz emanaldiak, adibidez.

Aipagarria da, gaur egun ere matxismoak irauten duela. Izan ere, emakume batek bertako kide izateko ezkonduta egon behar du, eta alargun geratzen baldin bada, kideen eskubide guztiak galtzen ditu.