412 Zenbakia 2007-10-19 / 2007-10-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Naroa Agirre

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Gaur egun askok lanbide bakarra beharrean bi izaten dituzte; Naroa Agirreren kasua da hori. 1979ko maiatzaren 15ean Gipuzkoako hiriburuan etorri zen mundura Agirre eta euskal kirol munduari ekarpen garrantzitsuak egin dizkio gazte honek.

Kirolari ezaguna da, bai etxean eta baita nazioartean ere. Luzera jauzia praktikatzen hasi zen, eta nahiz eta gaur egun ere noizean behin egiten duen, modalitatez aldatu eta pertikarekin aritzeari ekin zion. Eta asko saiatuz, erreferente izatera iritsi da mundu horretan.

Esan bezala nazioarteko proba desberdinetan parte hartu du. Esaterako, 1997an Espainiako junior txapelduna izan zen; 2003 eta 2006.urteetan berriz, aire librean ospatutako pertika jauziko txapeldun absolutua Espainiako txapelketan.

Errekorrak ere hautsi ditu Naroak. Eta ez behin bakarrik. Pertikarekin errekorra apurtu egin zuen 2006.urtean, bai aire librean eta baita teilatupean egindako txapelketatan. Bietan ala bietan 4,40 metrotako luzera pasatu zuen.

Gainera, Gipuzkoarrak Olinpiadetan parte hartu du. Atenasen izan zen 2004.urtean, eta seigarren postua eskuratu zuen bertan. Baina ez da ibili den Munduko toki bakarra. Hala nola, Paris, Valentzia, Mosku, Tunez, Sevilla eta Helsinki bisitatzeko parada izan du bere profesioa dela eta.

Baina hasieran esan bezala, beste lanbide bat ere badu Agirrek. Atleta lana aktore lanarekin uztartzen du azken urteetan. ETBko Goenkale telesailean agertzen da eta bertan bere izen bereko pertsonaia interpretatzen du. Nahiz eta lanpetuta ibili, kirol munduan ere lorpenak jasotzen jarraitzen du.