412 Zenbakia 2007-10-19 / 2007-10-26

Euskobooks

Aipamena. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Arau Kodea: Código Normativo del Territorio Histórico de Gipuzkoa

Egileak: Juan Ignacio Ugartemendia, Edorta Cobreros, José Manuel Castells, Ana María San Miguel Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 1199 ISBN: 978-84-7777-313-9 Ezaugarriak: Gipuzkoako lurralde historikoko oinarrizko foru arauen bilduma bat da honako hau. Bilketa berri honek bere orrietan foru erakundeen arlokako arautegi oinarrizkoa laburbildu ez ezik, hiru printzipioaren ikur ere bada, alegia, legealdi honetan (2003-2007) politika eta erakunde ekimena bultzatu duten hiru printzipio hauen ikur: gizarte ekimenaren eta erakundeen arteko lankidetza, herritartasun printzipioaren aldarrikapena, eta araugintza ekimen proaktibo baten garapena. Liburuki honek, gainera, helburu garbi bat dauka, hots, oinarrizko foru arautegia erabiltzaile izan daitezkeenei hurbiltzea, hau da, zuzenbideko profesionalei, ikasleei, instituzioei, eta udalei, baina baita herritarrei ere. Bi arrazoi daude horretarako: lehenik, foru erakundeek araugintzarako duten ahalmena ez delako izen eztabaida bat, baizik eta herritar guztien bizi kalitatean zuzeneko eragina duen autogobernu baten muina, eta bigarrenik, sinetsita gaudelako informazioa ezinbesteko baldintza dela herritarren eskubideak arduraz betetzeko.