408 Zenbakia 2007-09-21 / 2007-09-28

Euskonews Gaztea

Gaiak: Makina-erreminta museoa

ARRIZABALAGA, Beñat IZAGIRRE, Asier LOPEZ, Hodei MAGUREGI, Jaione

Elgoibarko Ikastolako lantaldea



Elgoibarko Makina- Erremintaren Institutuak omenaldi bat egin nahi izan die herri txiki hau makina-erremintaren diseinuaren eta fabrikazioaren erreferente bihurtu duten langile, enpresari eta gainontzeko guztiei.

Era berean, bailara honen garapen sozio-ekonomikoaren oinarrietariko bat ezagutarazi nahi izan die belaunaldi berriei; eta bidenabar, industriaren ikuspegitik gaur egungo errealitatearen nahiz errealitate historikoaren zabalkundea egin nahi izan du. Horretarako, eta aldi berean, industria indartsu honen historiaren atal bat jasotzeko sortu dute museo hau.

Halaber museo honen beste helburu bat bisitariak erakartzea da, burdinaren turismoa izenez ezagutzen den bailarako jarduera turistikoa bultzatzeko asmotan.

Museoa eraikin berri batean kokatuta dago. Mende hasieran Euskadiko industria tailerrak nolakoak ziren irudikatu nahi du museo honek. Beti ere, helburu didaktikoa izanik, fabrikazio prozesuan erabiltzen diren teknologien sorrera eta bilakaera azaldu nahi dute.

Museoak 400 metro karratuko azalera erabilgarria ditu. Erdialdean nabe bat dauka, eta alboetan, berriz, beste bi handi. Bertan 60 pieza baino gehiago daude ikusgai (fresat makina orokorrak, tornu paraleloak, karrakagailuak, zulatze makinak...), guztiak makina-erremintaren aitzindari elgoibartarrek egindakoak.

Museoa jendearentzat irekita dago, eta ikastetxeek eta enpresetako bidaiak egiten dituztenek ere ikus dezakete.