408 Zenbakia 2007-09-21 / 2007-09-28

Efemerideak

Efemeridea. Felix Markiegi Olazábal olerkaria 1905. urteko irailaren 23an jaio zen



Felix Markiegi. Gipuzkoar olerkari eta antzerkigilea (Deba, 1905 - Bahia Blanca, Argentina, 1946). Comillasen egin zituen eliz ikasketak eta 1930ean apaiz egin zen. Argentinara jo zuen Espainiako gerra zibila hasi zenean. Argia, Yakintza eta Buenos Airesko Euzko Deya agerkarietan idatzi zuen. Seme Ondatzaillea da Markiegiren antzerkilan nagusia, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena, 1936an. Harenak dira, halaber, Eukaristiaren martiri, antzerkia eta Ama onaren abestia (1959), Jaunaren ots biguña (1959) eta Otoitza (1959) olerkiak.