405 Zenbakia 2007-07-27 / 2007-09-07

Efemerideak

Efemeridea. Jaime Kerexeta Gallastegui 1918. urteko uztailaren 31an jaio zen



Jaime Kerexeta Gallastegui. «Arantzibia». Bizkaiko idazle eta itzultzailea (Elorrio, 1918). 1947an apaiz egin zen. Burgosko Schola Cantorum abestaldearen zuzendari eta Sevillan, Burgosen eta Urkiolan organo jole ibili zen. Euzko-Gogoa, Eguna, Jesus’en Biotzaren Deya, Egan, Olerti, Anaitasuna, BAP eta beste hainbat agerkaritan eman ditu argitara bere lanak. Erlijiozko liburu ugari itzuli ditu bizkaierara: Eguneroko meza (1963), Gogarteak (1963, San Inazioren Gogo-Ihardunak), Argi-bide txikia (1965), Umeen Biblia (1969). Baina, batez ere, Euskal-Biblia (1976) da Kerexetaren lan nagusia, Biblia osoa lehen aldiz bizkaieratua. Erlijiozkoaz gain, Luis de Castresanaren Vida de Iparraguirre (1978, Iparragirre’ren bizitza) eta El otro árbol de Guernica (1979, Gernika’ko beste arbola) itzuli zituen euskarara. Hiru olerki liburu idatzi ditu: Orbelak (1958), Bitargi (1969), Udazken (1980). Historia eta Genealogia ere landu ditu.