Aipamena. Berotegi-efektuko gasen isurketei buruzko urteko txostena
Egileak: Hainbat Argitaratzailea: IHOBE Orrialde kopurua: 16 Ezaugarriak: Martxoaren 9ko 1/2005 Legeak, berotegi efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza erregimena arautzen duenak, hainbat araudi, jokabide eta epe betetzera behartu ditu dagozkien instalazioak. Alderdi horiek guztiak merkatua indarrean sartu den lehen urte honetan ebaluatu ahal izan dira. Instalazioek beren isurketak kontrolatzeko eta euren jarraipena egiteko beharra daukate, isurtzeko baimenean finkaturiko sistemaren arabera. Instalazioek isurpenei buruzko txosten bat ere prestatuko dute, gerora dagokion egiaztatzaile akreditatuak egiaztatu beharko duena. 1/2005 Legea kontuan izanda, otsailaren 28a baino lehen, titularrek eskumeneko erakunde autonomikoari berotegi-efektuko gasen iazko isurketei buruzko txostena bidali beharko diote. Eskumena duen organo autonomikoak, behin txostena jasota eta kalkuluak zuzenak direla ikusita, Isurtzeko Eskubideen Erregistro Nazionalean (RENADE) inskribatuko du aurreko urteari dagokion isurpenen kopurua, dagokion taulan. Hurrengo urteei begira prozesua errazteko asmoz, sektore bakoitzarentzako gomendio orokor eta zehatz batzuk jaso ditugu agiri honetan, eta baita egiaztatzaileentzat hainbat iradokizun ere. Horiek guztiak etorkizuneko balidazio-prozesuetan erabilgarriak izatea espero dugu. Edonola ere, argi utzi behar da jarraipenerako metodologia 1/2005 Legeak Administrazioari esleitutako eskumena dela, eta esleipen hori ebazpen bidez aldatzen ez den bitartean, isurtzeko baimenean jasotako metodologia aplikatuko dela. Ingurumen Ministerioaren web orrian (Isurketa-faktoreak eta balio kalorifikoak-Estatuko Inbentarioaren Txostenaren Laburpena) agertzen den taulan isurketa-faktoreak eta balio kalorifiko garbiak daude. Datuok 1990-2004 arteko inbentario nazionalekoak dira. Faktoreak egoki erabiltzeko, batetik, oxidazio-faktorea inplizituki daramatela kontsideratu behar da (oxidazio-faktore baten ondorioz biderkatuak daude), eta, bestetik, instalazioek, 1/2005 Legearen esparruan, 2004/01/29ko batzordearen erabakian (jarraipen-ildoak eta jakinarazpena) ezarritako oxidazio-faktorea erabili behar dutela.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.