397 Zenbakia 2007-06-01 / 2007-06-08

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Urduñako herritarrak. oo: Lehen ura lortzeko enparantzan zegoen askara joan behar ginen

ESTRELLA, Janire ORIBE, Gorka SIERRA, Aitor UGARTE, Izaskun

DBH 4.mailako ikasleak

Gure hiriak era guztietako gauzak ditu, eta guk erabaki dugu elkarrizketa hau egitea gai honetaz gehien dakiten pertsonei, hau da, betidanik herrian bizi izan diren pertsonei. Agian ez da jende ospetsua edo ez dute ezer berezirik lortu baina, beraien bizitzan zehar gauza asko ezagutu dituzte eta hiria inork baino hobeto ezagutzen dute. Haien esperientziak eta abenturak jende guztiarekin partekatu nahi ditugu. Horregatik inkesta hau, betidanik hemen bizi diren lau gizon zahar ezezaguni egitea erabaki dugu, pentsatzen dugulako haiek direla hiri honetaz gehien dakitenak.

Txikiak zinetenean nola igarotzen zenuten zuen aisialdia?

Lagunekin enparantzara joaten ginen eta joko desberdinetara jolasten genuen. Adibidez, carabara. Joko hau guretzat oso interesgarria zen, horretan orduak ematen baikenituen. Kaniketara jolasten genuen, enparantzako ertzetan. Joko hau gaur egun ere ezaguna da, baina gaur egungo umeek beste jostailu modernoagoak erabiltzen dituzte beraien aisialdian.

Nola egiten zuen lan jendeak garai hartan?

Batzuk zapatariak ziren, beste batzuk errementariak. Gizon batzuk Renfeko langileak ziren, baina batez ere, nekazariak ikusten ziren Urdu?an. Beste batzuk 17 urte zituztenean harrobian lan egiten hasten ziren, esaterako.

Nola deskribatuko zenukete zuek txikiak zineteneko hiria?

Lasaia, kotxe ilara gutxiago zeuden. Auzoko bizitza zen, gazte guztiak elkarrekin baikeunden. Egunero briskan jokatzen genuen eta gure artean lagun onak ginen. Baina kontutan hartu behar dugu, garai hartan gose handia zegoela eta gaur egungo bezalako kontsumismorik ez zegoen arren zoriontsu bizi ginela. Gabonak heltzeko gogo itzela genuen, bakarrik gauzak desberdinak jateko.

Igandero enparantzan dantzak izaten ziren eta Santa Cecilia egunean musika taldeak jotzen zuen. Jendeak jotak eta pasodobleak dantzatzen zituen. Baina gizon batek emakume bati eskutik heltzeko, inor ez zegoen lekuren batera joan behar ginen.

Uste duzue hiriak denborarekin aurrerantz egin duela?

Gaur egungo gazteek gorputza landuagoa dute, lehen ez zegoen ia ezer jateko eta argalagoak eta txikiagoak ginen. Ez zegoen telefono mugikorrik, baina gu zoriontsu bizi ginen. Gaur egun, ordea, gazte bat ezin da mugikorrik gabe bizi.

Kultura maila ere igo da, lehen eskolan bakarrik entziklopedia bat zegoen eta ez zen motxila bat eraman behar. Gazteak ginenean ez genuen irudikatzen gaur egungo gizartea nolako izan zitekeen. Baratzeak herrian.

Zer puntuazio emango zeniokete gaur egungo hiriari?

Zazpi eta piko emango genioke, hamarretik. Gaur egungo hiriak garbitasun handia du eta kaleak txukunago daude. Lehen ura lortzeko enparantzan zegoen askara joan behar ginen. Gaur egun, ordea, etxe bakoitzean iturri asko ditugu ur askorekin. Bestetik, kontutan hartu behar dugu etxeak hobetu egin direla, lehen teilatuetatik ur tantak erortzen ziren eta euritakoarekin lo egin behar izaten genuen sarritan.

Zer iruditzen zaizkizue hirian egin diren eraikuntza berriak, adibidez bainuetxea?

Bainuetxea egitea oso ideia ona izan da, horrekin turismoa igoko da eta merkatarientzat hobea izango da, horrela, bezero gehiago izango dituztelako. Gainera gure hiria ospetsuagoa izango da eta aurrera egingo du.

Honekin amaitzen da gure elkarrizketa. Ondorioz ikusi dugu jendeak bere herria maite duela eta denbora pasatu ahala aurrerantz joan dela, egin diren eraikuntza berriengatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu elkarrizketa honetan parte hartu duten lau gizonei, eman diguten informazioa oso baliogarria delako. Zuen gustokoa izan dela espero dugu elkarrizketa eta honen bitartez historian zehar gauzak nola aldatu diren ikusteko aukera izan dugu. Urduñako Herritarrak Aste honetako elkarrizketa egiteko kalera irten eta gure herriaz asko dakiten pertsonak aukeratu ditugu. Edozeini egin ahal genioke elkarrizketa. Lau aukeratu ditugu, eta gazte zirenetik gaur egunera arte gauzak nola aldatu diren azaldu digute lagunartean.