Efemeridea. Charles Beltzuntze 1872. urteko maiatzaren 18an zendu zen
Mehaineko azken bizkondea eta idazle behenafarra (Erbestean, 1796 - Mehaine, 1872). Frantziako Iraultza zela eta, erbestean jaioa, Errestaurazio garaian etorri zen Euskal Herrira eta Karlos X.a Frantziakoaren garaian errege-goardiako kapitaina izan zen. 1847an Histoire des Basques depuis leur établissement dans les Pyrénées occidentales jusqu’à nos jours izeneko lana eman zuen argitara, Chahok urte berean biribildu zuena (Histoire primitive des Euskariens). Euskaraz eginiko poesia batzuk eman zituen argitara: Ene izar maitea eta Gabazko kantua.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.