390 Zenbakia 2007-04-13 / 2007-04-20

Euskonews Gaztea

Gaiak: Urkulu ezagutuz

BERRIZBEITIA, Martin ESTEVEZ, Leire MARTIN, Ane

DBH 3.mailako ikasleak (Prentsa Tailerra)



Urkulu Aretxabaletan kokatzen den urtegia da, bailara mailan garrantzi handia du, izan ere, inguruko herri gehienak urez hornitzen baititu (Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza...). Urtegi hau 1975ean hasi zen egiten eta 1979an bukatu ziren obrak. Urkuluko presak 40m-tako altuera eta 160m-tako luzera du. 16,3 hm3-ko edukiera du eta bere azalerak 19,26km2 ditu. Gehienbat Urkulu errekatik jasotzen du urtegiak. Kurtzebarri mendia.

Aretxabaletako ekialdean kokatzen da eta Larrino, Aozaraza eta Goroeta elizateek inguratzen dute. Kurtzebarri (1117m), Orkatzategi (864m), Andarto (1064m) eta Galarrixa (549m) mendien artean dago.

Hauek dira Urkulu inguruan dauden auzo eta elizateak:

Aozaraza:

Auzo honek 55 biztanle eta 24 baserri ditu. Hemen aurkitzen da Otalorako Dorretxea, Erdi aroko eraikuntza hau gaur egun Arrasate taldeko kooperatibaren menpe dago. Hortik gertu Matiku jatetxea aurkitzen da, non hamarretako ederrak eskaintzen zaizkigun, ibilalditxo bat egin ostean indarrak berritzeko oso egokia. Horretaz gain San Juan Bautistaren eliza aurkituko dugu.

Dorretxetik gora Otala Zelaiko hariztia aurkitzen da, non, maiatzaren bigarren asteko igandean erromesaldi ospetsua ospatzen den.

Larrino

Auzo honetan 63 lagun bizi dira eta 23 baserri daude, haien artean: “Etxe-berri”, “Lekunberri”,...

Elizate hau Urkuluko iparraldean dago, Zuatzuko maldetatik gora. Auzo honek benetan ikuspegi ikusgarriak eskeintzen dizkigu, bertatik Urkuluko eta Debagoieneko inguru politenak begiratu daitezke, adibidez, Anboto eta Arangioko mendikateak. San Kristobal eliza ere auzo honetan dago, gainera puntu garaienean dago. Mitarte Garai nekazal turismo baserria Arientzan.

Arientza

24 biztanle ditu eta 19 baserri daude, adibidez, “Etxeberri”, “Intzaurbe”, “Arientza-txiki”,...

Ikustekoak dira Erdi Aroko aztarnak dituen Natibitate eliza , San Bixente ermita eta Ardantza etxea . Baserrien artean aipatzekoak dira Etxeberri, Intzaurbe, Arientza Txikia eta Mitarte Garai, honako hau nekazal turismo baserria.

Goroeta

Auzo honetan 24 lagun bizi dira eta 19 baserri aurkitzen dira: “Mendikurtza”, “Urisarte”, “Urtitxi”...

Urkuluko ur ertzetik gertu dago elizate hau. Santiagoko eliza neoklasikoa dugu, bertan Santiago apostoluaren bizitza kontatzen duen erretaula txundigarria dago. Handik Hiruatxeko haitzak ditugu ikusgai, eta baita Orkatzategiko amildegia ere.

Markiategi baserritik irteten den mendi-bidetik gora Orkatzaegira hel gaitezke (Oñati 864 m). Bertan monumentu megalitikoak ikusteko aukera izango dugu: dolmen bat (Urtapotolueta I) eta hiru tumulu (Urtapotolueta II, Urtao eta Lizatza). Fauna eta Flora

Urkulu batez ere ur-hegaztientzako babeslekua da. Irlatxo bat sortu zuten hegaztientzako bizileku eta habiatokia izateko. Hortaz aparte txoriak behatzeko hainbat dorre eta txabola daude. Esan beharra dago,Urkulun ezin dela ehizatu, inguru hau balore natural handikoa baita.

Lehen pago eta haritzak ziren nagusi inguru hauetan, baina gaur egun konifera basoak daude.