390 Zenbakia 2007-04-13 / 2007-04-20

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Andoni Zubizarreta. Futbol atezain ohia: Dream Team-etik zailena eta era berean politena, maila goreneko jokalariekin entrenatu ahal izatea izan zen

FERNANDEZ, Elena MARTIN, Nahia

DBH 3.mailako ikasleak (Prentsa tailerra)

1977 eta 1998 urteen bitartean Espainiako Futbol Ligan jokatu zuen Andonik atezain profesional gisa. Alaves, Athletic, Barcelona eta Valentzian aritu zen. Hastapenetik gaur egunera arteko ibilbideari buruz aritu gara elkarrizketan.

Zu UDAn hasi zinen zure lehenengo geldiketak egiten, zenbat urterekin hasi zinen?Zenbat urte egon zinen UDAn?

Txikitan hasi nintzen jolasten Aretxabaletako plazan eta UDAn federatu bezala 14 urterekin, 17 urte bete arte.

Galdera hau betikoa da baina, beti nahi izan duzu atezain izatea?

Bai, betidanik izan da gehien gustatu zaidan postua, beharbada Iribar nire idoloa zelako, gainera Euskadin atezain oso onak egon dira betidanik eta beti izan da postu garrantzitsua.

Lagunekin jolasten zenuenean, futbolean jolasten zenuen?

Lagunekin denetara jolasten nuen, gehienbat futbolean, baina baita pilotan ere, frontoi zaharrean, tenisean plazan, bizikletan... bururatzen zitzaigun edozein gauzatara jolasten genuen.

Zein futbol talderen zale zinen?

Beti izan naiz Athletic zalea. Gainera Iribar talde hortakoa zen.

Zein zen zure jokalaririk gustokoena? Eta atezaina?

Batez ere Iribar, eta Cruyff 74ko Mundu Mailako Txapelketan Holandako taldean jolastu zuenean.

Futbolean jolasteaz gain, zer egiten zenuen?

Ikasi, txistua jo, eskubaloian jolastu ...

1979an Alavesekin jolasten hasi zinen. Nork eman zizun albistea?

Egia esan, Athletic, Erreala, Bartzelona eta Real Madrildik ikuskatzaile asko etorri ziren ni jolasten ikustera, baina inor ez zen ausartu ni fitxatzera eta Alavesak Gasteizen proba bat egitea proposatu zidan. Alavesen ordezko eta probetarako mutikoen arteko partidua izan zen. Euria barra-barra ari zen eta ez nuen eskularrurik jolasteko. Pare bat utzi zidaten, nik erabilitako lehen eskularruak izan ziren. Proba ondo joan zen, eta Alavesak UDA-rekin hitz egin zuen ni fitxatzeko.

UDA-ko presidentea Eloy Uriarte etxera etorri zen. Esan zidan aukera zegoela Alavesek ni fitxatzeko eta gainera Uda Alavesen filiala izatera pasatuko zela eta hori garrantzitsua zela. Luze hitz egin genuen, eta ausnartzeko aukera ona zela pentsatu genuen. Baina, bi baldintza jarri genituen, bata Aretxabaletan bizitzen jarraitzea eta bestea entrenamenduak astean bitan izatea.

Horrek zelan aldatu zuen zure bizitza? Aldaketa handia izan zen?

Esan dudan bezala astean bitan hartzen nuen autobusa entrenatzera joateko eta ezin izaten nuen eskolara joan. Hori aldaketa handia izan zen, baina ALMEN-en ikasten eta etxean bizitzen jarraitu nuenez, ez zen horren aldaketa handia izan.

1980an Athletic-ean hartu zintuztenean, zer sentitu zenuen?

Alde batetik harro sentitu nintzen, baina bestalde beldur nintzen, ez nekielako Iribarren mailara helduko nintzen, niretzat Athletic hori zen-eta, Iribar.

1983an, Athleticen zeundela, taldeak liga irabazi zuen. Zer gogoratzen duzu urte eta liga horretaz?

Denboraldia orduko entrenatzailearen, Clementeren deklarazioarekin hasi zen, esanez irabazleak izan behar ginela. Ez genuen sinisten, baina urtea aurrera zihoan eta geure burua konbentzitu genuen. Gu irabazle izateko Madrilek azken partidua galdu behar zuen, eta hori ia ezinezkoa zen. Baina horrela izan zen, guk Las Palmasen irabazi egin genuen, 1 eta 5, eta beraiek 1 eta 0 galdu zuten Valentzian. Oso pozgarria izan zen bazirelako 25 urte Atheltic-ek liga irabazten ez zuela eta are gehiago Bilbora iritsi ginenean, hainbeste lagun ikusi genuelako. Uste dut ez genekiela zer lortu genuen.

1984.urtea ere oso ona izan zen zuretzat eta baita Athletic-entzat ere : Errege kopa eta Liga irabazi zenituzten. Arrakasta handia zurea, izena oso ezaguna eta denek zugan zuten esperantza . Zu konturatzen al zinen horretaz?

Athletic-en atezain jolastea oso ardura handia da klubeko historia atezain onez beteta dagoelako. Liga irabazi ondoren ez zela kasualitatea izan erakutsi behar genuela uste genuen eta zailena lortutakoa egiaztatzea zela. Liga eta Kopa irabazteak talde ona ginela erakusten zuen, Athletic-ek historian izan dituen taldeetatik onenen mailan zegoela. Eta niretzat, talde horren atezain izatea izugarrizko abentura izan zen. Ongi pasatuta, sufrituta, lan handia egin nuen, hori gertatzeko, eta horregatik gozatu nuen hainbeste lortu genuenean.

1985.urtean Superkopa bat irabazi zenuen Athletic-arekin . Ondoren, 1986an FC Bartzelonara joan zinen. Zergatik?

Athletic-ekin nuen kontratua bukatu egiten zen. Athletic-ek nik alde egitea nahi zuen dirua behar zuelako. Nahiz eta ni libre gelditu, hau da, alde egiteko aukera nuen Bar?ak nigatik ezer ordaindu gabe, esan nien ez nintzela joango Athletic-ekin akordio batera heldu arte. 200miloi pezeta(1.200.000euro) ordaindu zituzten 1986an. Munduko traspasorik garestiena izan zen luzaroan. Bartzelonara joan nintzen nahiz eta nik nahi ez , baina ez naiz sekula damutu hartutako erabakiaz.

Espainiako atezainik onena izan zara eta zara, baina inoiz ez duzu lortu mundial bat irabaztea. Horrek zer esan nahi du zuretzat?

Mundu mailako Lau txapelketatan egon naiz, eta hori bada lorpen handia. Horietako batzuetan, batez ere Mexikon eta Estatu Batuetan, bai egindako jokoa eta baita ginen taldearengatik ere, zorte hobeagoa merezi genuen, baina ez genituen pasatu laurdenak. Uste dut oso ondo jolastu genuela. Neurri horretako lehiaketetan aldeak oso txikiak izaten dira. Zorteak talde baten etorkizuna alda dezake. Guk ez genuen zorterik izan. Hala ere oso pozik nago hamasei urtetan mailarik gorenean egon naizelako, erregularitate eta konstantziaz.

Bartzelonan 8 urte egon zinen atezain.Bartzelonako urterik onenak.Dream team deituriko urteak. Aldageletan jokalari onekin harremanak izan zenituen: Beker, Michael Laudrup, Hristo Stoichkov?Nola gogoratzen dituzu jokalari horiek?

Niretzat zailena eta era berean politena, hain maila goreneko jokalariekin entrenatu ahal izatea zen. Entrenamendu bakoitza azterketa finala zen. Ez zegoen tontokerietan ibiltzerik, baina oso ondo pasatzen genuen. Taldea horrelakoa bazen guk futbolaz gozatzen genuelako zen. Ondo pasatzen genuen jolasean baina autoexigentzia handiko taldea zen. Ezin zinen lokartu jokalariak oso onak zirelako, eta segituan nabaritzen zen.

1994.an Europako Kopako finala jokatu zenuen Atenasen: FC Barcelona -AC Milan. Galdu egin zenuten. Taldetik bota zintuzten,ez zizuten agurrik egin.Nola gogoratzen duzu momentu hura? Horrek erakutsi zigun gaizki doana okerrago joan daitekela. 4-0 galdu genuen. Hurrengo egunean, nahiz eta aurretik jarraituko nuela esan, ezetz esan zidaten. Momentu zaila izan zen, alde batetik emaitzarekiko etsipena, eta bestalde seguritaterik gabeko etorkizuna. Ez neukan inolako gestiorik eginda beste talderen batera joateko, ziur nengoelako taldean jarraituko nuela. Baina Atenaseko emaitza ez zen iragarkirik onena merkatuan talde bila hasteko.. Valentziarekin ez zenuen ezer irabazi , ez al zenuen gustoko izango zure karrera beste modu batean bukatzea? Edo beste talderen batean? Ez. Valentzian lau urte egon izanak asko pozten nau. Ligako txapeldunordeak izan ginen eta beste behin koparenak, Deportivoren aurkako finala galdu ondoren. Lehiaketaren goreneko mailan egon ginen. Gainera Valentzian mentalitate aldaketa gerta zedin lagundu genuen, eta horrekin Kopa, Ligak, Chanpions finalak etab irabazi genituen. 1998an jolasteari utzi zenion Espainako atezainik onena izanda: 3 Mundial jokatuta:1986,1990,1994. urtekoak, 6 Liga, 3 Errege Kopa, 3 Super Kopa, Europako kopa,Rekopa, eta Super Kopa bat eta Zamorako trofeoa irabazita.Pozik egongo zara lortutakoaz ezta? Norbaiti eskertzekotan, nori? Eta zergatik? Erretiratu nintzenean hitz batzuk irakurri nituen esanez neure buruarekin zintzoa izateaz harro nengoela. Uste dut gainerako gauzak, tituluak etab., horren atzean doazela. Baten bati eskertzekotan, nire etxekoei eskertuko nieke, gurasoei, arrebei, emazteari, seme-alabei? beraiek lagundu didatelako momentu txarrenetan. Baita nire hasierako garaietan izan nituen entrenatzaileei, UDAri, ALMENi eta Alavesi ere, beraiek erakutsi zidatena ez balidate erakutsi, bestea ez zen helduko. Eta era berean, jende arruntari, animatzen eta gogoratzen zaituenari, eta edozein unetan maite zaituenari. Hala ere ez zenuen utzi futbol mundua, 3 urte izan zinen kirol zuzendaria Athletic-en, zerk bultzatu zintuen halako saltsetan sartzera? Beti izan dut gustoko antolaketa zeregina, futbol zelaiaren atzean dagoena. Javier Ur?ak erronka eta era berean ilusioa eskaini zidan. Galdera pertsonalak Non egin zenituen zure ikasketak? Aretxabaletako Eskola Nazionaletan ( orduan horrela deitzen genion eskola publikoari), ALMEN eta Arabako Ikastetxe Unibertsitarioan. Ona zinen ikasketetan? Bai, egia esanda oso nota onak ateratzen nituen. Zein izan zen zure ikasgai gustokoena? Irakasgai guztiz ezberdinak nituen gustoko, Fisika eta Historia. Zer moduzko harremanak zenituen lagunekin? Futbolarekin zerikusia zuten zure lagunek? Aretxabaletan bai futbolean bai kalean lagun berak ginen. Badaukazu gaur egun harremanik gaztetako lagunekin? Ez asko, oso gazte irten nintzen, eta urteetan egon naiz kanpoan. Aretxabaletara etortzen zarenean eurekin egoten al zara? Normalean nire familiarekin egoten naiz, baina herrian bueltatxo bat eginez gero, bat edo bestearekin aintzinako istorioak kontatzeko aukera izaten dut. Ezkonduta zaude? Bai, nire emaztea Ane Miren da, Arrasatekoa. Nola ezagutu zenuen zure emaztea? ALMENen. Elkarrekin joaten ginen klasera. Seme alabarik ba al dituzue? Bi mutil eta neska bat. Zenbat urte dute? Mutilek hogei eta hamalau. Neskak bederatzi. Futbolean jolastea gustuko dute? Nagusienak utzi dio jolasteari. Bigarrena kadeteetan jolasten du. Neskak saskibaloian jolasten du. Oso aldatuta ikusten duzu herria? Asko aldatu da, eta autopistaren lanekin gehiago. Polita dagoela uste duzu? Uste dut Aretxabaleta atsegina dela, baina zaila egiten zait ?polita? dela esatea. Herritarrek ondo tratatzen al zaituzte? Oso ondo, beti tratatu naute normaltasunez. Familiarik baduzu hemen?askotan etortzen zara bisitan? Gurasoak, arrebak, osaba-izebak, lehenguasu-lehengusinak. Horretaz gain Arrasateko Aneren familia. Orain arte egindakoaz damutzekorik bai? Uste dut bizitza ibilian ibiliz egiten dela eta ibiliaz ikasten dugula. Motzean Kolore bat: Berdea Neska izen bat: Ane Mutil izen bat:Peter Mendia ala hondartza? Mundaka Kotxea ala bizikleta? kotxea Politikari bat: Gandhi Ezkerra ala eskuina? Ez dut definizio horietan sinisten Bidaia bat: Patagoniara Lurralde bat: Italia Herri bat: Otxagabia Zenbaki bat: 17 Okela edo arraina:arraina Amets bat: bakea Amets gaizto bat:indarkeria Athletic-eko presidenta:Ana Munduko jokalari onena:Iribar Munduko atezain onena:Iribar Talderik onena:Athletic Andoni Zubizarreta

(Gasteiz, 1961) Txikitatik futbolerako dohaina zuela erakutsi zuen, eta 1977an Aretxabaletako jubeniletan sartu zen. Bi urte geroago, Alavesek fitxatu zuen. 1980an Athleticera igaro zen atezaina, eta 1981eko irailaren 19an jokatu zuen estreinakoz Lehen Mailan. 1986an Bartzelonak fitxatu zuen, eta 1994ko uztailean Valentziako taldera igaro zen. 1985-1998 urteak bitartean Espainiako selekzioko atezain izan zen. 1985eko urtarrilaren 23an Finlandiaren aurkako lagunarteko partidan jokatu zuen selekzioarekin lehen aldiz. Guztira, 126 partida jokatuko zituen harekin. 1998ko ekainaren 25ean, Espainiako selekzioarekin Frantziako Munduko Futbol txapelketan zegoela, erretiroa hartuko zuela esan zuen atezainak. Atezain lanetan aritu zen denboran, sei Lehen Mailako txapelketa, hiru errege kopa, hiru Espainiako superkopa, Europako txapelketa bat, Europako errekopa txapelketa bat, eta Europako superkopa txapelketa bat irabazi zituen.