385 Zenbakia 2007-03-09 / 2007-03-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Orio eta Artea

ARRILAGA, Asier ESNAOLA, Maddi MURUA, Iker SANTAMARIA, Olatz SARASOLA, Jokin URRUTIA, Ander

DBHko ikasleak



Arteak garrantzi handia izan du Orion betidanik. Fama handiena duten artistak Jorge Oteiza, Anjel Lertxundi eta Benito Lertxundi dira. Artista hauei buruz hitz egitean, hauen jaioterria aipatzeko joera dago, hori, oriotar asko artearen jarraitzaile sutsuak direlako eta bere nortasuna harro azaltzen dutelako gertatzen da. Baina, horrez gain, Oriok badu herri ezaguna bilakatzen duen beste zerbait. 5.000 biztanle besterik ez dituen arren, ia euskaldun guztiek dute Orio herriaren eta bertako artisten berri. Beraz, hain herri txikia izateko, artista onak eta ugari eman ditu.

Esan beharra dago, guk, aipatu berri ditugun hiru artista handiren bizitza aztertu dugula, nahiz eta hirurak eskultura edo pintura munduan ez egon, guk artistak kontsideratzen baititugu. Jorge Oteiza Oteiza eskultorea.

1908.urtean jaio zen Jorge Oteiza Orion. Txikitatik izan zuen artista puntu bat, hau, hondartzara joan eta zerura begira zegoela deskubritu zuen. 18 urte zituela Madrilera joan zen medikuntza ikastera baina ez zuen asko iraun, izan ere, artea ikasteko gogo bizia zuen.

Arte eskola batean izena eman eta bi urte igarotakoan, bere lehen saria jaso zuen. Urte batzuk gehiago jarraitu zuen ofizio honetan, eta 1934an, Hegoamerikara joateko aukera izan zuen gehiago ikastera. Han, bere lana jendeak ezagutaraztea lortu zuen eta urte asko eman zituen lanean. Fama lortu ondoren, Euskal Herrira itzuli zen proiektu berriekin aurrera jarraitu eta familiarekin gozatzeko asmoz. Gainontzeko urteak bere jaioterrian (Euskal Herria) igaro zituen eta obra asko sortu zituen. Obra horien babesleku gisa hainbat erakusketa ireki dira Espainian eta atzerrian bere izenean. Ezagunenetako bat, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía da, Madrilen eta Guggenheim, New York-en. 2003an hil zen Oteiza, baina bere lanek oraindik bizirik diraute eta ez dira inoiz hilko. Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi 1948an jaiotako oriotar idazlea da. Hasieran Eliz ikasketak egiten hasi zen, baina azkenik Irakasle eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Horrez gain, kazetari lanetan ibili zen Egin eta Ere egunkarietan.

Bere idazteko era arina, errealista eta tarteka ironikoa da, hau da, absurduaren literaturarekin eta Hego Ameriketako errealismo fantastikoarekin harreman estua du.

Idazle modura bere lehen liburua 1968an argitaratu zuen Gaurko literatura, baina honez gain argitarapen ugari egin ditu: Goiko kale 1973an, Hamaseigarrenean aidanez 1983an, Madame Kontxexi saila 1988-89an,? Baina bere lanik sakon eta osoena Otto Pette nobela izan zen, hau 1994an argitaratu zen. Orain dela gutxi argitaratu du bere azken lana, Ihes betea izenarekin.

Anjelek nobela, kazetaritza, haur-literatura eta gidoigintza landu ditu. Horrez gain, bi filme zuzendu ditu: Hamaseigarrenean aidanez eta Kareletik.

Ikus daitekeen moduan, Anjel Lertxundik liburu asko eta oso onak argitaratu ditu Euskal Literaturari dagokionez, eta bere obra gehienak haur eta gazte literaturan zentratuak izan dira. Benito Lertxundi

Euskal kantagintzako kantari onenetako bat da Benito eta bere jaioterria Orio da, 1942an jaio zen. 60ko hamarkadan sortu zen Euskal kantagintza berria deituriko kantarietako bat, Ez dok Amairu taldearen sortzaileetakoa eta bertako kidea izan zen. Frankoren garaian euskaraz kantatzea galarazi zuten arren aurrera jarraitu zuen. Hasieran, protesta kantak, eta gero Folka eta lirika landu zituen, Lizardi eta beste poeten letrak abesti bihurtuz. Bestetik, Euskal kantu zaharrak, erromantzeak, eta Zuberoako kanta herrikoiak zabaldu ditu Euskal Herrian zehar.

Bere lehenengo diskoa 60. hamarkadan argitaratu zuen eta gaur egun arte gehiago plazaratu ditu. Adibidez: Oro la?o mee batek, Altabizkar-Itzaltzeko bardoari eta Gaueko ele ixilen baladak.

Orain dela gutxi, bere ibilbidean zehar egin dituen abesti onenak eta famatuenak disko batean gorde ditu 40 urtez ikasten egonak izenarekin. Pintura

Goian aipatu berri ditugun pertsonak izan dira artistarik esanguratsuenak Orion, baina ez ditugu ahaztu behar beste herritar batzuk, Orio artista askoren sorlekua izan baita. Horien artean pintore hauek daude: Begoña Zaldua, Jose Ramon Salsamendi, Koro Arratibel, Joseba Lacadena, Nekane Larra?aga, Iñigo Manterola, Pablo Saez , Maria Jesus Alkorta, Tomas Esnaola, Ibi Arrizabalaga, Jone Elizalde, Juan Jose Egibar, Santos Uranga, Fernando Ortiz de Guinea eta I?aki Etxeberria. Baina, profesionaltzat hiru pertsona bakarrik har ditzazkegu: Iñaki Etxeberria, Joseba Lacadena eta Iñigo Manterola.

Baina oraindik ere pintore on gehiago sortzeko esperantza dago. Haurrek Lezkari Arte Eskolan aritzen dira beren sormena lantzen Koro Arratibelen ardurapean, eta tarteka haur horien lanak ikusgai jartzen dira Kultur Etxean. Eskulangintza

Pinturaz gain, eskulanak egiteko ohitura ere bada Orion, horretarako, Ostargi izeneko tailer bat dago eskulangintzako teknika hobetzeko, eta ikastaro irekiak antolatzen dira polikromia, pintura, portzelana...landuz. Elkarte honek Orioko Kultur Etxean du lokala, eta bertan, ehun bat lagunek hartzen dute parte. Beraz, argi dago Orion afizio handia dagoela eskulangintzarako. Bertsolaritza

Bertsolaritzak ere badu bere garrantzia Orion. Esate baterako Manuel Lasarte bertsolari handia Oriotarra ez izan arren zerikusi handia izan du Orioko herriarekin, bertan urte asko igaro dituelako bizitzen. Bertso asko eskaini izan dizkio herriari eta bertako bertsolaritzako afizioa indartzen saiatu izan da bertso-eskolan eskolak emanez. Gizon handi honen irakaskuntzak fruitu ona eman du, hor ditugu adibide gisa Iñaki Gurrutxaga, Xabier Sukia, Ibai Esoain, Egoitz Eizagirre... Hauek profesionalak ez diren arren, beren mailan bertso batzuk kantatuz lan pixka bat egiten dute. Hauetako batzuk ere, Orioko Herri Ikastolako bertso-eskolan aritzen dira lanean, haurrei bertsoak eta koplak ikasteko aukera ematen. Hala ere, bertsolaritza gazteen artean galtzen ari den ohitura bat da lehen jende gehiagok ematen baitzuen izena bertso-eskolan.