381 Zenbakia 2007-02-09 / 2007-02-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Abortua Frantzian

Baionako BERNAT ETXEPARE Lizeoa



Abortua Frantzian 1975ean legalizatua izan da. Abortua zigortua zen hor arte nahiz eta praktika ilegala garrantzitsu bat ezagutzen zen. 1943an Marie-Louise Giraud gillotinatua izan zen faiseuse d’ange (abortu ilegalak egiten zituen pertsona) delakoa zelako.

Abortuaren legalizazioa talde feministek eramaniko borrokari esker egin da. Adibide bat 343 salopeen manifestua izan daiteke. Manifestu horretan 343 emazte frantses ezagutuk (hala nola Simone de Beauvoir filosofoa, Nadine Trintignant aktorea, Jeanne Moreau kantaria, Françoise Sagan idazlea etab.) petizio bat izenpetu zuten baieztatuz abortu (ilegala garai horretan) bat bizi izan zutela. Manifestu hau Nouvel Observateur aldizkarian argitaratua 1975an. 331 medikuren mugimendua ekarri zuen baita ere. Haiek abortu askea eta doanekoa eskatzen zuten.

Simone Veil, osasun ministroari esker legalizatu da 1975ean haurdunaldiaren 10 lehen asteetan, gaur egun 12 asteetara luzatua izan dena.

Ondorioz erran dezakegu emazteak bere aldarrikapenei eta borrokei esker lorpenak izan dituela, nahiz eta gaur egun oraindik batzuetan gizonaren menpe izan.

Horrentzat, guk emazteok, segi dezagun gure borroka, gure eskubideen errespetarazteko!