378 Zenbakia 2007-01-19 / 2007-01-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Zugaztieta - La Arboleda

GUTIERREZ, Myriam GUTIERREZ, Nicolas

Orain dela hirurogei urte Zugaztietan (La Arboleda) pila bat jende bizi zen. Meategiak zirela eta, 13.000 pertsona inguru zeuden lanean 93 meategietan. Hauen ondoan meatz herrixka batzuk lortu ziren; esate baterako: La Reineta, Burtzako, Triano eta La Arboleda. Azken hau garrantzitsuena zen, autonomoa izatera heldu zen arte. Herrian ospitalea, ?osito-ospizio? babeslekua, eskolak, eliza eta ekonomatoa zeuden, langileak bizitzeko etxe mota ezberdinak eraiki zituzten eta gaur egun oraindik hiru etxe mota topa ditzakegu. Batetik, zurezko etxeak edo barrakoiak, hasiera batean etxe hauek probisionalak ziren; bestetik, solairuetako etxeak, balkoi askorekin; eta, etxe bifamiliarrak azkenik. 1900.urtean ospitalea eraiki zuten eta funtzionamenduan egon zen 1918.urtera arte, Areiltza doktorea zuzendaria izanez. Gaur egun, meategiko lana desagertu da eta ondorioz La Arboledak beste diru iturri batzuk bilatu ditu; turismo eta aisialdirako ekintzak nagusi dira herrixka honek inguru ezin hobea dauka ekintza hauetarako. Gainera funikular paregabea dago. Honekin batera aipatu behar dugu ostalaritza eskaintza izugarria dela eta orain gutxi martxan jarri dela golf zelai publikoa. Herri honetako mendietan meategietako aztarna ugari daude eta honi buruzko informazioa aurkitzeko ?Pe?as Negras?-eko museoa dago. La Arboledako itxura asko aldatu da antzinatik; gaur erabat berrituta dago. Barrakoi gutxi daude eta beste etxe motak berritu batera berrien eraikuntza hasi da. Ospitaletik geratzen zena bota egin dute eta bere lekuan hotel bat egiteko asmoa dute antzinako ospitaleak zeukan estrukturari jarraituz. Beste errepide bat egiteko asmoa ere badute, baina, herriko jende guztia ez dago honen alde, herriak duen xarma galduko duelakoan. Hesia jartzen ari dira animaliak herri erdian ez sartzeko, horien erruz istripuak egon baitira. Azken urteotako lanik aipagarriena golf zelaiarena da. Egunero 200 bisitari dauzka gutxi gorabehera, baina haietatik jende gehiena bertan gelditzen da eta ez da herrira hurbiltzen. Honekin ateratzen dugun ondorioa da Zugaztietara hurbiltzen den jendea hona etortzen dela jatetxeetara edota eguna mendian pasatzera. Askok agian pentsatuko dute golf zelaiarekin hemengo ekonomiak gora egin duela, baina ez da horrela izan. Gastronomia eta inguru naturalak gustatzen zaien pertsonentzat zoragarria da La Arboleda.