34 Zenbakia 1999-05-21 / 1999-05-28

Gaiak

Paisaia eta bere pertzepzioa

ORMAETXEA, Orbange

Paisaia eta bere pertzepzioa Paisaia eta bere pertzepzioa * Orbange Ormaetxea Egun mendebaldeko gizartearen balore multzoan paisaiak eta konkretuki paisaiaren erabilerak eta gozamenak eta babespenak toki garrantzitsuenetariko bat du (BERNALDEZ, 1981). Bai ikuspuntu ekologikotik eta bai gizakiaren psikologiko eta gizarte ongitasun interesagatik, bere izaera bikoitzak (TROLL, 1971; BERTRAND, 1978; NAVEH y LIEBERMAN, 1984; BERNALDEZ, 1981), kultural eta ekologiko egitura eta dinamikaren lurralde adierazpena eta begi osagai bezala sumatu eta hunkipenak sortu ditzakeenak, ingurugiroko ikerketan eta lurralde antolaketan beharrezko analisi eta baloraketa tresna egiten du. Martínez de Pisón ek zihurtatzen duen bezala: "la compleja manera que el hombre tiene de percibir esa formalización del sistema ecológico y territorial da lugar a repercusiones directas en el paisaje y en su mismo sentido por consistir en la manera de ser vivido, entendido, usado y por mostrar el grado de equilibrio del grupo humano en su condición y situación sobre él" (MARTÍNEZ DE PISON, 1984). Horregatik, paisai batean aritzerakoan, bai adierazten duen balore ekologikoa eta bai populazioak ematen dizkion hunkipen eta estetiko baloreak kontuan izan beharko ditugu. Azken gai honek geografia, inguru psikologia eta ekologia zientzietan garrantzi haundia hartu du, oinarri teorikoak, pertzepzio eta baloraketa teknikak hedatuz. Paisaia pertzepzioaren bitartez gizakiak ulertarazten duen inguru, kultural eta ekologiko erlazioen espazio adierazpena bezala hartuz, pertzepzio prozesu hau ulerketa lanetik erantzunak emanez informazioaren berrerabilerara doa. Corralizak agertzen duenez, paisaiaren aurrean gizakiak bi motatako buru iharduera izaten ditu (CORRALIZA, 1993): ezaugarrien iharduera deskribatzailea, bere helburua paisaiaren osagaien eta ezaugarrien zehaztasunean kokatuz egoera ulertzea da eta esperientzien aurrerapen iharduera, gizakiak paisai horrek bere betebeharrak zenbatetan asetzen dituen etahorrekin bat zer jokabide izango duen jarraian. Iharduera honetan, nahiz eta pertsona bakoitza eta baita bere esperientzia inguruaren pertzeptzioan bakarra izan, informazio fluxu berdina hartuz beste gizabanakoekin perzepzioaren ezaugarri batzuk bat izaten ditu. Horregatik lurralde antolaketan pertzepzio erizpideak ezberdinak izan daitezkela antolaketa egiten eta egingo eta paisaia erabiltzen dutenen artean kontuan hartuz, zeintzuk diren bat dauden ikuspuntuak inguruaren pertzepzioan jakin egin beharko da . Osagai batzuen psikologiko erakargarritasuna nahiz eta ez funtzionalak ez ekoizleak izan kontuan izan behar dira (BERNALDEZ, 1981). Bide honetan artistiko eta kultural adierazpenen garrantzia aldizko edo historiko arketipo eta sinbolismo ikuskorrak eratzean aipatu beharra dago, kultural nortasun baloreko paisaiak sortuz (GONZALEZ DAIMIEL,1989). Argi dago kasu honetan, kantauriar isurialdeko paisaiak eta konkretuki baserri paisaiak duen garrantzia Euskal Herriko kultura eta nortasuna agertzeko. Baina, nahiz eta interesgarria izan, ikerketa gutxi dira lurraldearen azpiko egitura ekologikoa eta alde ikuskorra, pertzeptiboa erlazionatzen dutenak. Ohizko lanetan gizakiaren baloraketa lurraldearen antolaketa ondorioztatzeko ez dute kontuan hartzen gehienbat bere kuantifikazioa oso zaila delako. Gainera paisaiaren ebaluaketak antolaketa helburuarekin askotan kritikatuak izan dira gehienbat "standar" paisaiak, populazio gehienaren erizpide kaxkarrak edo hemeretzigarren mendeko kanonak ekar ditzakeen arriskuak kontuan izanik (CARLSON, 1977). Nahiz eta arazo hauek aipatuak izan, hemendik uste dugu paisaia inguru eta gizakiaren eraginez irudi bezala erabiltzen duenarentzako ezagutu behar den informazio ugari eta baliogarri duela lurraldea aritzean bagabiltza. Baliabide ikuskor, estetiko eta hunkigarria delarik jendarteko eskariak ere derrigorrezkoak dira lan honetan. Horregatik, lurralde oreka bat lortzeko, nahiz eta erraza ez izan ikerketa hauetan jarraitu egin behar dugu.BIBLIOGRAFIA BERNÁLDEZ, F.G. (1984). Ecología y paisaje. Blume. BERTRAND, G. (1978). Le paysage, entre la Nature et la Societé. Rev. Geog. des Pyrénées et du Sud Ouest, XLIII: 127 133. CARLSON, A.A: (1977). On the possibility of quantfying scenic beauty. Landscape Planning, 4: 131 172. CORRALIZA, J.A. (1993). Reacciones psicológicas a la estimulación escénica. Ecosistemas, 6: 46 49. GONZÁLEZ DAIMIEL; J. (1989). El paisaje y la planificación del territorio. En: Seminario sobre el paisaje. Pp. 98 100. Consejería de Obras Públicas y Transporte, Junta de Andalucía. MARTÍNEZ DE PISÓN, E. (1984). la percepción del paisaje. En: Homenaje a Julián Marias. Pp. 449 466. Espasa calpe. NAVEH, Z. & LIEBERMAN, A.S. (1984). Landscape ecology. Springer Verlag. TROLL, G. (1971). Landscape ecology (geo ecology) and biocenology. A terminology study. Geoforum, 8: 43 46. Orbange Ormaetxea, Geografia Fisikoko Irakasle Titularra Euskal Herriko Unibertsitatean