331 Zenbakia 2006-01-20 / 2006-01-27

Efemerideak

Efemeridea. Pablo Fermin Irigaray Goizueta nafarra 1869ko urtarrilaren 25ean jaio zen

Pablo Fermin Irigaray. («Larreko») Nafar medikua eta idazlea (Auritz, 1869 - Iruñea, 1949). Madrilen egin zituen medikuntzako ikasketak. Beran, Iruritan eta Iruñeko erietxeetan lan egin zuen. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, euskaraz alfabetatu eta idazten hasi zen. Gure Herria eta Euskal Esnalea aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Topografía médica del valle de Baztán (1905), Naparra’ko erranerak (1926) eta Guía médica del intérprete de milagros y favores. 1992an Irigarairen artikuluak bildu eta bilduma batean argitaratu dira Naparroatik izenburuarekin.