321 Zenbakia 2005-11-04 / 2005-11-11

Euskobooks

Aipamena. Itoti urdinaren azpian

Egilea: Aintzane Galardi Portu Argitaratzailea: BBK Fundazioa / Euskaltzaindia Orrialde kopurua: 82 ISBN: 84-95653-72-9 Ezaugarriak: Goathek urdina zeruaren, urruntasunaren, nostalgiaren eta mugagabetasunaren kolorea bezala definitu zuen, eta azken finean, Itoti urdinaren azpian ere, urruntasunari, nostalgiari eta mugagabetasunari buruzko poemak biltzen dituen lana duzu. Abangoardiko obra da, eta ez soilik hitzek adierazten dutenagatik, baizik letra moten baitan egindako eraldaketa piktorikoagatik. Setiberatasun handiko obra da, testusugerentea, artistikoa, eta irudiz betea. Edukia, berriz, franko iluna da: desolazioa, mina eta iruditeri onirikoa nagusitzen dira bertan. Poemario honetan puska galduak, urrunak, poema tantak, eta tirita urdinaren zain dauden zauriak aurkituko dituzu. Hori bai, poemen hondoan beti urdina agertuko da difuminaturik. Eta azkenik, poema sorta honi amaiera emango dion hondarreko poema dugu “A sperança”, itxaropenaren alegoria izan daitekeena.