320 Zenbakia 2005-10-28 / 2005-11-04

Efemerideak

Efemeridea. 1867 urteko urriaren 29an Frantzisko Apalategi jaio zen



Frantzisko Apalategi 1867ko urriaren 29an jaio zen Donostian eta 1948an zendu zen Loiolako Santutegian. Idazle gipuzkoar honek Karlistadetako kontaketak biltzen eman zituen hainbat urte. Egun, bilduma hori Donostiako San Telmo Museoan eta Gipuzkoako Foru Aldundian jasota dago. Honetaz gain, Euskal mutillak armetan liburua idatzi zuen.