
Artaretoa
Estitxu Ortolaiz
Hondarribian jaioa, Andoaineko Zine eta Bideo Eskolan ikasketak bukatu ondoren, gustoko nuena argazkilaritza zela ikusi eta argazki denda batetan ibili nintzen lanean. Bi urte pasa nituen bertan eta lana utzi ondoren Madrilera joan nintzen argazkilaritza ikastera.
Madrilen urte bete pasa nuen ikastaro desberdinak egiten (publizitatea, digitala, moda, iluminazioa, etb.)
Bueltatzerakoan laguntzaile bezala pasa nuen denboraldi bat argazkilari desberdinekin.
Otzarreta komunikazioan, argazkilari bezala beste urte bat pasa nuen lanean. Denbora aprobetxatua izan zen, inun baino gehio ikasi bait nuen bertan.
Etapa hori bukatzerakoan freelance bezala hasi nintzen eta orain argazki estudioa jarri dut Irunen beste lagun batekin. Estudioa publizitateari dago enfokatua batez ere, www.estitxu-ortolaiz.com horrian ikus daiteke gure lana.