278 Zenbakia 2004-11-26 / 2004-12-03

Gaiak

Zeraingo parke kulturala

ZERAINGO TURISMO BULEGOA



Museora gerturatzeko arrazoiak.

Zerain, naiz inguruko beste herri txiki euskaldun baten bizimoduaren bilakaeraren azalpen bat da herri museoa. Nekazaritza, artzantza,… baserritik kanpo, naturan dauden lehengaiak, meatza, egurra, etab ere ustiatu dira. Hauen azalpen garbia da Larraondoko zerrategia eta Aizpeako meatzeak. 1.711an eraikitako paseko kartzela ere ikus liteke. Zerain Aizpeako meategiak.

Bitxikeri bat.

1.711an udaletxea eraiki zen garaian, derrigorrezkoa zen honi lotuta kartzela bat jartzea. Gaur egun Gipuzkoan geratzen den era honetako kartzela bakarra da. Bertako benetako zeoa museoan ikus liteke.

Erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak

Txondorra, linoa, karobia,etab.

Bisitariak.

Urtean 20.000 bisitari inguru urbiltzen da. Ez dago perfil zehazturik. Ekimenak bisitariari egokitzen zaie. Kartzela.

Proiektuak.

Meatzeak berreskuratu eta honi loturiko erakusketa irekitzea.

Etorkizunerako erronkak.

Meatzeak berreskuratu eta honi loturiko erakusketa irekitzea.

Non, nola, noiz

Astelehenetik ostiralera 10.30 – 13.30 eta 15.30 – 18.30 Larunbat eta jaiegunetan 11.00 – 14.00 eta 16.00 – 19.00

Helbidea: Herriko Plaza, z/g. 20.214 Zerain (Gipuzkoa)

Museoa: 2.00 ¤; Zerra – Meategiak: 3.00 ¤; Kartzela: 0.60 ¤

Webgunea: www.zerain.com Zerain Larraondo zerrategia.

Beste informazioak.

Larunbat eta jaiegunetan eguerdiko 12.00etan Larraondo zerrategira eta Aizpeako meategietara bisita gidatuak antolatzen ditugu. Taldea izanez gero eta aste barruan bisitatzekotan, aurrez erreserba egin behar da. Tel: + 34 943 80 15 05 Faxa: +34 943 80 16 06 E-mail: turismobulegoa@zerain.com