228 Zenbakia 2003-10-31 / 2003-11-07

Herriak

Kurtzebarriko gurutzearen urtemuga

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Aretxabaleta Inicio > EM 228 > Herriak -->

2003/10-31/11-07 Kurtzebarriko gurutzearen urtemuga Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net José Letona eta Juan Leibarren Kurtzebarri liburutik hartua.

Aretxabaletako Kurtzebarri mendian gurutzea jarri zutela 75 urte pasa dira. 1928ko irailaren 18an inauguratu zuten, eguraldi ederra lagun zutela. Egun hartan, Aretxabaletako parrokoak meza eman zuen tontorrean, eta etxafleruen artean, txistu eta danbolinen musikaz gozatu zuten bertaraino gerturatu zirenek. Efemeridea ospatzeko, zenbait ekitaldi egin ziren aurtengo irailean. Duela 75 urte bezala, meza eman zen, eta ondoren, herri bazkaria egin zuten gurutzeraino igo zirenek. Gauerdian aldiz, gurutzean egunerako espresuki ipinitako argiak piztu zituzten.