228 Zenbakia 2003-10-31 / 2003-11-07

Herriak

Gutxienez urtebete luzatuko dira Kultura Etxe berriko lanak

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 228 > Herriak -->

2003/10-31/11-07 Gutxienez urtebete luzatuko dira Kultura Etxe berriko lanak Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

San Frantzisko komentu zaharra eta iazko udara arte Arrasateko Gaztetxea zena Kultura Etxe bihurtzeko berritze eta birgaitze lanak, 2002ko uztailean hasi zituzten. Nahiz eta lanak hasiera batean 2004rako bukatzea espero zen, luzatu egingo dira. Mantendu nahi diren hormen egoera espero zena baino txarragoa izateak proiektua aldatu beharra ekarri zuen, eta horren ondorioz udan lanak eten egin zituzten. Arrasateko Udalak lanek 2005era arte iraungo dutela uste du. Lanak 2005erako amaitzea espero dute. (arg. Arrasateko Udala)

Amaitutakoan, oraingo Monterron Kultura Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak eraikin berrira aldatuko dira: haur eta gazte liburutegia, helduen liburutegia, hemeroteka/ikus-entzunezkoak, ikasketa gela, erakusketa gela, hitzaldi gela eta aire zabaleko kultura ekintzak burutzeko gunea. Erabiliko den aurrekontuari dagokionez, lanen amaiera epea luzatzearen ondorioz kostua ere gehiago izatea espero du Udalak, eta horregatik, finantzaketa iturri bila ari da.