212 Zenbakia 2003-06-05 / 2003-06-30

Gaiak

Unibertsitate-Sistemaren Kalitatea

MARTÍNEZ DE LUNA, Iñaki

Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Unibertsitate Sistemaren Kalitatea * Iñaki Martínez de Luna Aurrekariak Askotan entzun dugu unibertsitatea gizartearen baitan eta gizartearen arabera sorturiko goi mailako irakaskuntza eta ikerketarako erakundea dela. Horregatik, beste hainbat kezka eta ekimenekin gertatu bezala, kalitatearen gaia gizartean hedatzen hasi zen une beretik, unibertsitate sisteman ere entzun zen horren oihartzuna. Dena den, gure ingurune hurbilean, XX. mendeko azken hamarkada arte ez dira unibertsitate sistemako kalitatearen gaineko ekimenak ugaritu eta sendotu. Ekimen aipagarri horietako batzuk ondokoak ditugu: Espainiako Unibertsitate Kontseiluak sorturiko 1993 94ko 'Programa Experimental de Evaluación de la Calidad del Sistema Universitario' (PEXEC). Europako Komunitateen Komisioak bultzatutako 'Proyecto Piloto Europeo para la Evaluación de la Calidad en la Enseñanza Superior' (1994 95). Aurreko ekimen horren ondorioz PNECU a ('Plan Nacional de Evaluación de la Calidad de las Universidades') eta EAEko 'Plan de Calidad de la UPV/EHU' a garatu ziren. Egun, 2001 2006 bitartean indarrean dagoen 'II Plan de Calidad de las Universidades' izeneko ekimena dugu. Lortu beharreko helburuen zabaltasun eta konplexutasuna kontuan izanik, ekimen horietako gehienak froga gisakoak diseinatu ziren, soilik titulazio bakan batzutan aplikatuz. Azkenekoa, 'II Plan de Calidad de las Universidades' delakoa, aldiz, titulazio guzti guztiak hartzen ditu bere menpe eta, nahitaez, aplikatu beharrekoa dugu. Unibertsitate sistemaren kalitaterako giltzarriak Zalantza eta kontrako iritzi ugari piztu dituen LOU n (Unibertsitate Lege Organikoan) finkatu ziren unibertsitate sistemaren egiaztatze (edo akreditazio) eta kalitatearen ebaluaziorako euskarriak. Hona hemen, asmo horretaz aipaturiko legeak dioena: "De ahí que sea objetivo irrenunciable de la Ley la mejora de la calidad del sistema universitario en su conjunto y en todas y cada una de sus vertientes. Se profundiza,por tanto, en la cultura de la evaluación mediante la creación de la Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación y se establecen nuevos mecanismos para el fomento de la excelencia: mejorar un nuevo sistema objetivo y transparente, que garantice el mérito y la capacidad en la selección y el acceso del profesorado, y mejorar, asimismo, la calidad de la gestión, mediante procedimientos que permitirán resolver con agilidad y eficacia las cuestiones de coordinación y administración de la Universidad." Jomuga horiekin LOU k ezarritako aldaketa garrantzitsuenetatik, honako hauek azpimarra daitezke: a) Ohiko irakasle funtzionarioak ez ezik, irakasle alokatu edo kontratatua ere onartu; b) Irakasle berri horiek kontratatzeko eskumena unibertsitateen eskuetan utzi; c) Irakaskuntza, ikerkuntza eta kudeaketa hobetzeko asmoz, abian jarri beharreko ebaluaketa, egiaztatze eta ziurtatze eginkizunez arduratuko diren agentziak sortu. Unibertsitate bakoitzak bere kasa kontrata ditzakeen irakasle alokatu kopurua irakasleriaren %49 izatera iritsi daitekeenez, neurri horrek oraingo unibertsitatean eragin lezaken aldaketaren garrantzia begi bistakoa da. Eta, are gehiago, ebaluaketa, egiaztatze eta ziurtatze eginkizunetarako erkide autonomiko bakoitzak bere agentzia sor dezakeelako. Halere, aitortu behar da irakasle funtzionarioen gaikuntza (habilitazioa) Estatuaren eskuduntza esklusiboa dela; autonomiek ez dute horretaz zer esaterik. Unibertsitate sistemaren kalitaterako agentziak 2001ean LOU a sortu baino lehenagotik ere, Kataluniako unibertsitate sistemaren kalitatea bermatu behar zuen fundazio bat sortua zen jada. Orain, hori eraldatua izan da, 2003ko martxoaren erdialdean AQU izeneko erakunde berria sortuz. Kataluniakoa, beraz, unibertsitate sistemaren kalitaterako agentzien dekanoa da Estatuan. LOU k, bere aldetik, Estatu osorako 'Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación' (ANECA) delakoaren sorrera aurreikusten zuen, betiere lekuan lekuko balizko agentziaautonomikoen esparruak errespetatuz. Lege horren ildotik, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatua izateko zain dagoen Unibertsitate Legearen zirriborroan ere, gure esparru juridiko politikorako sortu behar den 'Unibertsitate sistemaren Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia' aipatzen da. Lege egitasmo horrek aurrera egitekotan, helburu orokor garbia esleitzen dio sortu beharko den agentzia horri: 'La evaluación, acreditación y certificación de la calidad en el ámbito de las universidades y de los centros de enseñanza superior radicados en el País Vasco'. Eta jomuga zehatzago gisa, ondokoak aipatzen dira: 'a) Contribuir a la mejora de la calidad del sistema universitario vasco, en sus aspectos de docencia aprendizaje, investigación y gestión; b) Proporcionar información a la sociedad y a las personas; c) Proporcionar información y criterios a las Administraciones Públicas y a las Universidades en sus procesos de tomas de decisiones.' EAEko lege zirriborroak aipatzen dituen Agentziaren funtzio edo egitekoen artean, hainbat arlotara hedatuko dira. Horra hor horietako batzuk: unibertsitate sistemaren ikasketa plan, programa, irakaskuntza, ikerkuntza, zerbitzu eta kudeaketaren kalitatearen ebaluaketa, egiaztapen eta ziurtapena; unibertsitate publikoko irakasle alokatuen kontrataziorako merituen ziurtapena; eta unibertsitate publikoko irakaskuntza eta ikerkuntza merituen ziurtapena. Agentziaren erronkak Ondoko lerrotan erreparatuko diogu agentzia horrek aurre egin beharko dion zenbait erronkari: Euskal gizarteari so: EAEko legearen egitasmoak dioenez: 'La promoción y la garantía de la calidad se orientarán a su adecuación permanente a las demandas sociales...'. Teorikoki behintzat argi dago kalitatearen iparra zerk markatu behar duen. Jakina da, alabaina, asmo abstraktu horiek praktikan nolako ikuspuntu eta iritzi kontrajarriak sortuko dituzten. Horregatik, agentziak ahalegin berezia egin behako du gizarte eskaerak ahalik eta modurik zabalenean ulertu eta kontuanhartzeko. Hau da, anitza den gizartearen premiak era egokian islatuz. Objektibotasuna: Aurreko puntuaren ildoari jarraiki, sortzeke dagoen EAEko kalitatearen agentziak sistema unibertsitarioaren kalitatearen ebaluaketaren zein egiaztapen eta ziurtapen irizpideak ahalik eta modu objektiboagoan finkatu eta ezarri beharko ditu. Autonomia: Zeregin horietan, egitura profesionala eta independientea behar du osatu. Asmo horri eutsiz, ebaluaketa, egiaztatze eta ziurtatze eginkizunetarako sortuko diren batzordeak, itzal handiko unibertsitate irakasle eta ikertzaile autonomoengan oinarritzea ezinbestekoa da. Elkarlana: EAEko legearen proposamenak argitzen duen bezala, kalitatearen sustapen eta berma, sortzeke dagoen 'Unibertsitate sistemaren Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia' ri ez ezik, unibertsitate bakoitzari nahiz unibertsitate ardura duen administrazio atalari ere dagozkie. Agentzia, beraz, ez da nor izango, kalitatearen izenean beste eragileek zer egin behar duten bere kasa ezartzeko. Elkarlanaren izpiritutik abiatu ezean, jai du. Orokortasuna: Unibertsitate sistema osoa kontuan hartu beharko du; publikoa zein pribatua; bertakoa nahiz kanpokoa, baldin eta azken honek ekarpen zientifikorik egiten badio euskal gizarteari. Ingurunean txertatuta: Egungo eginkizun zientifikoak, soilik uler daitezke Europako Batasunean zein mundu globalizatuan txertatuta, Espainiako sistema unibertsitarioa bazter utzi gabe. Horretarako, beste sistema unibertsitarioekiko harremanak era berezian zaindu beharko ditu, EAEko lege asmoak aurreikusi bezala. Iñaki Martínez de Luna, soziologoa Argazkiak: UPV/EHU ko webgunetik (Arabako kanpusekoak eta Leioako Zientzia Fakultatekoak) http:// Euskonews & Media 212. zbk (2003 / 05 30 / 06 6) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria