198 Zenbakia 2003-02-07 / 2003-02-14

Euskobooks

Euskobooks

euskobooks Bertso Minez Egilea: Joseba Zubimendi Argitaletxea: Alberdania S.L. Orrialde kopurua: 184 ISBN: 84 95589 59 1 Ezaugarriak: Bertso minez kronika luze bat da, bertsoa aitzakia hartuta, Joseba Zubimendi idazle donostiarrak 1939an, hil bezperetan Kanbon idatzia. Politikoak, euskaltzaleak, bertsolariak, musikariak… Errepublika garaiko euskalgintzaren galeria eskaintzen digu egileak, datu historiko, gogoeta eta oroitzapenez aberastua. Honek guztiak saiakera historiko sentimental mindu bat osatzen du, gerraren gorrotoz eta mundu suntsitu baten ebokazioz. Saio berezi ederra, orain arte, harrigarria bada ere, ezagutzera eman ez dena. Berezkoa zuen gipuzkerari Lapurdiko euskararen eztitasuna erantsita, artikulugintza ugari batean trebatutako estilo bizi eta eliptikoa darabil Zubimendik, hagitz modernoa egiten zaiguna. El árbol de Gernika. Un ensayo de la guerra moderna Egilea: George Lowther Steer Argitaletxea: Editorial Txalaparta S.L. Orrialde kopurua: 494 ISBN: 84 8136 256 5 Ezaugarriak: El famoso historiador Paul Preston afirma que este libro es uno de los diez más importantes entre los miles que se han escrito sobre la guerra civil de 1936 1939. Steer se encontraba en el País Vasco como corresponsal de The Times cuando ocurrió el bombardeo de Gernika. Su reportaje supuso la primera denuncia internacional del ataque alemán. Más que ningún otro comentarista de la época, Steer “consiguió plasmar en su crónica un fuerte sentimiento, no sólo de la magnitud de la atrocidad, sino de la amenaza de esta nueva estrategia bélica”. El libro además es un informe completo de toda la campaña vasca y uno de los tributos más auténticos y conmovedores al pueblo vasco, a su sufrimiento y valor en la lucha contra Franco y sus aliados fascistas y nazis. Steer, un extranjero solidario, fue el gran paladín del pueblo vasco frente a las bombas y calumnias que lanzaron sobre él. Con el paso del tiempo, su libro y su figura siguen creciendo. Donostia. Hiri bat literaturan. Literaturabaten hiria Egilea: Koldo Izagirre Argitaletxea: Alberdania, S.L. Orrialde kopurua: 176 ISBN: 84 95589 46 X Ezaugarriak: Donostia esaten da, baina zenbat Donostia dago? Koldo Izagirrek bildu ditu liburu honetan XX. mendeko euskal literaturan Donostia era batera edo bestera agertzen duten hainbat testu. Donostia aitzakia edo idazteko arrazoi, sinbolo edo atze aldeko oihal soil, Donostia urbanoa eta herrixka, Donostia arazotsua eta baketsua… Donostia eta donostiar modu asko eta askotarikoak. Aukeratutako zati bakoitzean baino aukeratutako zatien multzoan identifikatzen da Donostia, aniztasunean hartzen baitu nortasuna. Economía Vasca. Evolución sectorial (1976 2001) Egilea: IKEI, S.A. Argitaletxea: Caja Laboral Popular Orrialde kopurua: 348 Ezaugarriak: La información contenida en los capítulos de este libro, analiza los cambios registrados en nuestra economía a lo largo de los últimos veinticinco años. Este análisis permite obtener una imagen muy poderosa tanto de la posición de la economía vasca en la actualidad como de las dificultades que ha sido preciso vencer para alcanzar esa posición. Una de las cuestiones que en todo caso emerge con mucha contundencia es la crisis industrial que atravesó nuestra economía entre finales de los setenta y los primeros años ochenta. A causa de ello, es posible hablar de dos períodos claramente definidos en el devenir de la economía vasca los cuales se identifican con las dos décadas que forman parte del último cuarto de siglo: los años ochenta de duro ajuste industrial y por otro lado los noventa calificados como de "renacimiento" económico. Soziologiazko Euskal Koadernoak=Cuadernos Sociológicos Vascos Egilea: Maite Arandia, Idoia Fernández, Pilar Ruiz de Gauna, José Luís Marañón, Juanjo Gómez Argitaletxea: Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Orrialde kopurua: 133 ISSN: 1575 7005 Ezaugarriak: Ikerketa oro bere zentzu eta esanahi osoa hartzen dituen berariazko izaera eta bizitzako eszenatoki batean kokatzen da. Gureairagana eta oraina dituen ikastolen mundua da. Beronek helburu zehatz batzuk ditu hezkuntzari, euskalduntzearen garapenari eta berriztatze prozesuei dagokionez. Ikerketa honen zergatiak bi ardatz nagusi ditu, ikastoletako eguneroko bizitza, alde batetik, eta egile hezitzaileek beren jarduerak eta hauek garatzen diren testuinguru sozial eta instituzionalaren hobekuntzaren kezka, bestetik. Ekintza komunikatiboa eta teoria kritikoaren printzipioak dira bere erreferente nagusiak. Egiten duen ekarpenik nagusienetariko bat bere planteamendu metodologikoa da. Hori isladatzen da prozesuan inplikatutako egile hezitzaile guztiak, barrukoak nahiz kanpokoak, horizontaltasuna, elkarrizketa eta elkarerarentzukizunaren printzipioetan oinarritutako ikerketa prestakuntza prozesu baten sormenean. Horrela, "konturatze" prozesua bultzatu da, eta horrekin batera, egile guztien mobilizazioa (gurasoak, irakasleak, zuzendaritza taldeak, ikasleak eta gainontzeko pertsonak). Horren bitartez, bide bat abian jarri da, kolektibo desberdinek dituzten prestakuntza beharren azterketan jatorria duena eta autogestio hezitzailaren sendotze eta garapenerantz orientatzen dena. Euskonews & Media 198. zbk (2003 / 02 / 7 14) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria