198 Zenbakia 2003-02-07 / 2003-02-14

Efemerideak

El Fronton Auditorium fue inaugurado el 7 de febrero de 1930 en Shangai (China) / Alejandro María Olazarán, nafar musikagile eta irakaslea, Lizarran sortu zen, 1894ko otsailaren 9an / Justo Antonio de Olaguibel, arkitekto eta urbanista, Gasteizen zendu zen 1818ko otsailaren 10ean

Efemerideak: 2003/ 02/ 04 14 El Fronton Auditorium fue inaugurado el 7 de febrero de 1930 en Shangai (China) Fuente: Auñamendi y http:// Rickshaw llevando un pelotari Fue construido en las concesiones internacionales de Shanghai, que en la primera década de este siglo era una cuidad sonde había cabarets, fumaderos de opio, canódromos e hipódromos. Entre esta euforia capitalista, destacaban dos edificios emblemáticos, donde un juego nuevo permitía apostar mucho dinero. Eran el Frontón Auditorium de Shanghai y el Forum de Tiensin. El Auditorium había sido construido por iniciativa de un millonario belga llamado Mr Brooker. Más tarde entran en la empresa el ex pelotari Teodoro Jauregui y el armenio Haig Assadurian. En 1944 las canchas de Shanghai y Tiensin son clausuradas al igual que todo el exponente del esplendor y frenesí europeo. Alejandro María Olazarán, nafar musikagile eta irakaslea, Lizarran sortu zen, 1894ko otsailaren 9an Iturria: Auñamendi eta Lur Hiztegi Entziklopedikoa "Hilario Olazarán de Estella" deitua. Organo jolea, musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea izan zen. Kaputxinoa zen. Solfeo, piano eta armoniako ikasketak egin ondoren eta 1917an apaiz eginik, Baztango Lekarozko Eskolara igorri zuten eta konposiziozko ikasketak egin zituen han Aita Donostiarekin. 1925. urtean eman zuen argitara Nafarroako folklorean oinarrituriko Mutil Dantza de Baztan pianorako obra. Danbolina eta txistua ikasteko lehen metodoa eman zuen argitara 1927. urtean (3 argitalpen izan ditu). Abesbatzetarako obrak (Done Bartolometan, Oración a la Virgen de Puy), txistu eta danbolinerako (Eguberria, Mixintxo, Litxu, Txoriak, Arkaitzak, Edurne), pianorako (Baile de la era de Estella, Ingurutxo, Infantiles, Gimnasia Lecároz, Danzas del Baztán, Dantza Soñu, Yoku Dantzak) obrak, organuan jotzekoak (Piezas para órgano), gaitarakoak (Tratado de gaita de Estella) eta mezak (Misa de difuntos eta beste bi meza) idatzi zituen. Harena da, halaber, Mendigoizaleak lan ezaguna.Iruñean zendu zen 1973ko ekainaren 29an. Omenaldi bero bat eskaini zion Lizarrako udalak 1971. urtean. Alejandro Mª Olazarán (zutik) eta Aita Donostia.1920ko argazkia. Justo Antonio de Olaguibel, arkitekto eta urbanista, Gasteizen zendu zen 1818ko otsailaren 10ean. Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Auñamendi Arabako hiriburuan jaio zen 1752ko abuztuaren 7an. Madrideko San Fernando Akademian egin zituen bere ikasketak. Ideia klasizistak ekarri zituen Euskal Herriko arkitekturara. Arabako Lautadan herri askotan lan egin zuen batez ere, elizak eta dorreak zaharberrituz. Gasteizen ere, beste batzuen artean, Brigiden komentuaren portada, Plaza Berria eta "Los Arquillos" bere lanak dira. Bere obrek oihartzun handia izan zuten bere garaian, bai Espainian eta baita Europan ere. Vitoria Gasteizeko udaletxea, Olaguibelek egindakoa Euskonews & Media 198. zbk (2003 / 02 / 7 14) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria