165 Zenbakia 2002-05-03 / 2002-05-10

Gaiak

Emankortasuna eta ugalketa. Joan-etorriko bidea

GORROTXATEGI GORROTXATEGI, Pedro

Emankortasuna eta ugalketa. Joan etorriko bidea Emankortasuna eta ugalketa. Joan etorriko bidea Gaia aukeratu eta prestatu izanaren zio eta azalpenak * Pedro Gorrotxategi 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 1. JAIOTZA KONTROLA Euskadin, 70eko hamarkadan hasi ziren jaiotzak kontrolatzeko teknikak sartzen. Ugalketa, ordura arte, naturaren legeen menpe zegoen; bikoteek ez zeukaten seme alaben kopurua kontrolatzeko biderik. Baina 80 eta 90eko urteetako egoera berri honen ondorioz, bikoteek haurrak izateko unea aukera zezaketela ikusi zen. Egoera ekonomiko kaskarraren ondorioz, bikoteak gero eta beranduago independizatzen ziren, eta, hori dela eta, gero eta beranduago izaten zituzten haurrak. Batzuetan, gainera, ezin izaten zuten haurrik izan; ez zen iristen hainbeste desiratzen zuten haurra. 2. ANTZUTASUNA Bikote bat, urte batzuk "ugaltzeko asmorik gabe" egon ostean, eta haurrak izateko saioetan huts egiten duenean, sendagile batetik bestera ibiltzen da, kontsulta espezializatuetara iritsi arte. Asko dira antzutasunaren arrazoiak. Erdiak emakumeei egoz dakizkieke, eta beste erdia gizonei. Hainbat azterketek aditzera eman dutenez, gizonezkoen semenaren kalitatea gero eta okerragoa da, baina ez dakigu zergatik. Beste alde batetik, kontuan hartu behar dugu emakumeek urteetan aurrera egin ahala txikitu egiten dela beren emankortasuna. Haur bat izateko desioa, betebehar, obligazio, helburu bihurtzera iristen da. Hasieran atsegina eta naturala zena, jasangaitza eta artifiziala bihurtzen da azkenean. 3. HAURRAREN BILA Bikote baten egoera, bietako bat antzua dela ikusten duenean, goitik behera aldatzen da. Lehenengo hurbilen duten osasun zentrura joaten dira, kontsulta bat egitera, gizona eta emakumea aztertzeari ekiten zaio, emakumea askotan obulazioa estimulatzeko tratamenduan jartzen da, ugalketa lagunduan erreferente den zentro publiko edo pribatu batera joaten dira, bidaiak, dirua, etab. Hainbat arazo eta oztopo sortzen dira, bikoteak gogo onez gainditzendituenak, beren helburu nagusia "haur" bat izatea delako. 4. AZKENEAN, GURASO Tratamendu horiek guztiak eraginkorrak izaten direnean, eta azkenean hainbeste desio duten haurra izaten dutenean, sarritan ez dute seme alaba bakarra izaten, bi edo hiru baizik. Haur horiek garaia baino lehen jaio daitezke, osasun arazo batzurekin, eta azkenean gurasoekin etxera joaten direnean, hauek beren lanarekin jarraitzeko eta era berean beren bi edo hiru seme alabak zaintzeko arazoarekin egiten dute topo. Batzuetan ezinezkoa izaten da. 5. BEHIN BETIKO ANTZUTASUNA Bikote batzuek kosta ahala kosta haur bat izan nahi duten bitartean, beste batzuk, haurrik ez izateko moduaren bila aritzen dira. Datu batzuek diotenez, bikoteek gero eta azkarrago jotzen dute behin betiko antzutasunera. Horrela, itxi egiten da emankortasun eta ugalketaren zikloa, baina hasieran aipatzen genuen helburu berarekin: gizakiak bere buruaren jaun eta jabe izan nahi du, kontrolatu egin nahi ditu bere emankortasun eta ugalkortasuna. Halere, gauzak ez dira beti berak nahi bezala ateratzen, eta batzuetan huts egiten du bere aurreikuspenetan. 6. ALE MONOGRAFIKOAREN ANTOLAKETA Ale monografiko honetan, "joan etorriko bidaian" aipatutako puntu guztiak aztertuko ahal izango lirateke. Lehenengo puntua, jaiotze kontrola, ez da bere horretan aztertuko, baina bai berarekin zuzenean lotuta dagoen gai bat, gaurkotasun handia duena: "Hurrengo eguneko pilula" alegia, urgentziazko metodo antisortzailea. Metodo honek, nolanahi ere, sekula ez du ohiko metodoaren ordezko izan behar. Ginekologoaren esanei jarraituko zaie, eta berak kontrolatuko du. Haurdun gelditu nahi ez duten emakume emankor orok erabil dezake. Gipuzkoako Ospitaleko (egun, Donostia Ospitalea) Larrialdi Zerbitzuetan lan egiten duten Cristina Cerdeira Benitez eta Ruth González Santo Tomás sendagileek landuko dute lehenengo puntu hau. Duela gutxi, urgentziazko antisorgailuei buruzko azterketa epidemiologiko batean hartu dute parte bi emakumeok. 2. puntua, "antzutasuna",bi ponentzia hauetan sakonduko da: "Bikote antzuaren azterketa", Txagorritxu Ospitaleko antzutasun kontsultako Luis Galera Mereno doktorearen eskutik, eta "Gizonezkoen antzutasuna eta bere tratamendua" izenekoan, Donostiako Ospitaleko Andrologia unitateko Ramón Telleriak azalduta. Ikusten denez, antzutasunaren inguruan lehenengo probak egiten dituzten ospitaleak aukeratu ditugu, bata gipuzkoarra eta beste arabarra, horietara jotzen dutelako lehendabizikoz bikote antzuek. Helburua, erreferentziako ospitalera (antzutasunaren kasuan, Gurutzetako Ospitalera) joan baino lehen egiten diren azterketa eta tratamenduak ezagutzea da. 3. puntuari dagokionez, Donostiako "Virgen del Pilar" Osasun Zentruko Miguel García sendagileak lagundutako ernalketa teknikak aztertuko ditu. Gurutzetako Ospitaleko Ugalketa Unitateko Matorras sendagileak, berriz, lagundutako ernalketak gaur egungo osasun publikoan duen egoera azalduko du. Lehen aipatu bezala, Gurutzetako Ospitalea da Euskadiko erreferentzia zentrua. Beraz, lagundutako ernalketaren bi bertsioak jaso ahal izango ditugu: batetik, medikuntza pribatuarena, arrazoi batengatik edo besteagatik hemengo jende ugarik aukeratzen duena, eta, bestetik, osasun publikoarena. 4. puntua, ugalketa teknika hauen ondorioz noizean behin izaten diren haurdunaldi anizkoitzek sortzen dituzten arazo sozialei buruzkoa, ale monografikoko elkarrizketa nagusian jorratuko da. Natalia Díez Caballerorekin, Hirukideko (Familia Ugarien Elkarteetako Euskal Federazioa) zuzendariarekin hain zuzen, mintzatuko gara, euskal instituzioek haurdunaldi anizkoitzen eta familia ugarien kasuan ematen dituzten laguntzak ezagutu ahal izateko (etxez etxeko laguntza, familia eta haurrei zuzendutako beste laguntza motak, etab.). BIBLIOGRAFIA 1 FIGO Committee for the Ethical Aspects of Human Reproduction and Women's Health. Ethical guidelines in the prevention of iatrogenic multiple pregnancy. European Journal of Obstetrics, Gynecology, & Reproductive Biology 2001; 96: 209 210.2 Jouannet P, Wang C, Eusteche F and cols. Semen quality and male reproductive health: the controversy about human sperm concentration decline. APMIS 2001; 109: 333 344. 3 Keith L, Oleszczuk JJ. Iatrogenic multiple birth, multiple pregnancy and assisted reproductive technologies. International Journal of Gynaecology & Obstetrics 1999; 64: 11 25. 4 Madsen P. Risks of multiple pregnancy the decision belongs to whont?. Ferti Sterility 2001; 76: 424. Pedro Gorrotxategi, pediatra eta Eusko Ikaskuntzako Medikuntza saileko lehendakaria Oharra: María Teresa Rodríguez Bengoa (Ginekologoa) eta Juan Carlos Garmendia Larrea (Urologoa) doktoreei eskerrak eman nahiko nizkieke, ale monografiko hau prestatzen eman didaten laguntzagatik. Argazkiak: http:// http://0822/images/nota 02 foto 1.jpg Euskonews & Media 165.zbk (2002 / 5 / 3 10) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria