145 Zenbakia 2001-11-23 / 2001-11-30

Efemerideak

El 26 de noviembre de 1936 nació en Bermeo Gaizka Uriarte / Sorne Unzueta "UTARSUS", irakasle eta olerkari abertzaleak, 101 urte beteko ditu azaroak 27an. ZORIONAK SORNE! / El 29 de noviembre de 1945 murió en Bilbao Pedro Garmendia Goyetche, dibujante, grabador, archivero y secretario de diversas entidades vascas / 1976ko azaroaren 29an hil zen Jose Maria Arizmendiarreta Arrasateko kooperatiben sortzailea

Efemerideak: 2001 / 11 / 23 30 El 26 de noviembre de 1936 nació en Bermeo Gaizka Uriarte Fuente: Enciclopedia Auñamendi Personalidad cultural vizcaina, nace en Bermeo el 26 de noviembre de 1936. Exiliados sus padres a Chile en 1941, vive en el país andino durante una década. En 1961 se licencia en Ciencias Económicas en la Universidad de Deusto y en Derecho en la de Valladolid; el año siguiente se diploma en la London School of Economics, entrando el mismo 1962 a trabajar en el Grupo Mondragón. En 1963 pasa a Industrias Metálicas Vizcainas y seis años más tarde al Banco de Bilbao, en el que ocupará cargos como Interventor General, Tesorero General y Director del Banco para Francia de 1986 a 1990 , con sede en París. Entre 1986 y 1990 preside asimismo el consejo de administración de la conservera bermeana «Salica». Desde 1992 ejerce como profesor en las facultades de Económicas y de Informática de Deusto, impartiendo Sistemas Económicos y Sociales y Organización y Dirección de Empresas. En 1979 ingresa como Amigo de número en la RSBAP, con la lección Economía de Euskadi. Riqueza y Renta; durante varios años fue miembro de la directiva de la Comisión de Bizkaia. Ha pertenecido a la Junta directiva de la Sociedad Coral de Bilbao. Fundador (1984) y presidente de la Fundación Luis Bernaola de la Universidad de Deusto. Ha sido integrante del consejo de redacción del Boletín de Estudios Económicos de la Universidad de Deusto. Miembro fundador (1992) y presidente de la Asociación Vasco Chilena Alonso de Ercilla. En marzo de 1998 es designado Cónsul honorario de Chile en Bilbao. Estudioso de la historia de la economía y colaborador en prensa y publicaciones especializadas, ha publicado trabajos, dictado conferencias y participado en seminarios sobre la RSBAP y la Compañía de Caracas, así como sobre aspectos de la historia de Bermeo y sobre Alonso de Ercilla. Autor de El vasco Olavarriaga, un analista ilustrado de la economía venezolana del s. XVIII (San Sebastián, 1992);coautor de Historia del País Vasco. Siglo XVIII (Bilbao, 1985) con el capítulo Estructura Económica. Muere en Bilbao el 4 de noviembre de 1998. Sorne Unzueta "UTARSUS", irakasle eta olerkari abertzaleak, 101 urte beteko ditu azaroak 27an. ZORIONAK SORNE! Iturria: Bidegileak Bilduma (21.zenbakia) Sorne, Primitiva, berez Concepción eta inoiz Sabina; 1900eko azaroaren 27an jaio zen Abandon (Bilbon). Irakasle, abertzale, idazle eta politikako hizlari izan zen. Hamasei urtekin hasi zen euskara ikasten. 1913an Solokoetxen lau urtez ikasi zuen Escuela Superior Normal de Maestras eskolan. Irakasle zereginean lehenengo Errigoitioleako eskolan egon zen, geroago Plentzian, Gorlizen, Lemoan, Bedian, Berangon. 1925ean Gregorio Erraztirekin ezkondu zen eta sei seme alaba izan zituen: Andone, Jon Ander, Iñaki (jaiotzean hil zen), Gotzontze, Sorne eta Xabier. Emakume Abertzale Batza elkartearen sortzaileetariko bat izan zen eta ardurako karguak bete zituen erakundearen barruan. Sorne hizlari sutsua omen zen (Bermeoko mitina, adibidez). 1937an Frantziara alde egin zuten, lehenengo Bordelera, gero Saint Christaud eta Kanbora, bizimodu eskasa izanik. 16 urteko erbestealdiaren ostean, 1953an euskal Herrira itzuli ziren. 1968tik aurrera Algortan bizi da. 1930ean hasi zen idazlanak Bizkaitarra, Euzkerea, Aberri Eguna eta Jagi Jagi aldizkarietan argitaratzen, gehienetan Utarsus ezizenarekin agertzen da. 1933 eta 1977 bitartean isilaldi luzea dator. 1977an hasita 1990 arte, Zer aldizkarian urtero argitaratu ditu olerkiak. Sornek hainbat margo egin ditu, erretratuak, paisaiak, motibo jakinak. 1995an Labayru elkarteak idazlan guztiak batu eta Idazlan Guztiak izenarekin argitaratu zuen liburu bat. Prosa ere landu du "Txoriya kayolan", "Otxua ta txakurra", "Barri pozgarriya" eta "Bermeo". Sorne Unzueta, 1997an. Argazkiak. Bidegileak bildumatik (21. zenbakia). El 29 de noviembre de 1945 murió en Bilbao Pedro Garmendia Goyetche, dibujante, grabador, archivero y secretario de diversas entidades vascasFuente: Enciclopedia Auñamendi Notable dibujante y grabador nace en Sara (Lab.) de padre navarro (Oroz Betelu) y madre labortana. Pueden verse muestras de su arte en las ilustraciones de varios artículos suyos y en las de los libros Alegiak del poeta Oxobi, Tales of a basque grand mother de F. Carpentier, La pelote basque de Blazy, St. Jean de Luz, Petit París... de P. Dop y L'incursión espagnole du 8 Octobre 1811 dans le village de Sare, de D'Argain. Hay colaboraciones suyas en Gure Herria, Bulletin du Musée Basque, Eusko Folklore, Revista Internacional de Estudios Vascos, Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, L'Art populaire de France... Con todo, su labor quizá más importante haya sido la de archivero, bibliotecario o secretario de diversas entidades vascas. En este sentido se le debe la ordenación y catalogación del Museo y Biblioteca de Bayona. Fue nombrado en 1932 secretario gestor de la Sociedad de Estudios Vascos, cargo que había de ejercer hasta después de comenzada la guerra. Redactó el catálogo de los documentos y papeles legados por Luis Luciano Bonaparte a la Diputación de Guipúzcoa. Comenzada la guerra pasó a Laburdi, donde permaneció hasta que en 1937, y gracias a la protección de Julio de Urquijo y otras personas influyentes, volvió y se colocó como ayudante de D. Teófilo Guiard en las tareas del Archivo y Biblioteca municipales de Bilbao, pasando a ocupar el cargo de archivero y bibliotecario al jubilarse aquél. Fue además secretario de la Junta de Cultura de Vizcaya y de la Comisión de Monumentos. En 1944 fue recibido como correspondiente de la Real Academia de la Historia. Falleció en Bilbao el 29 de noviembre de 1945. La Junta de Cultura de Vizcaya encargó a Javier de Ybarra y Bergé la recopilación de los escritos de Pedro de Garmendia, publicándose en 1950 La obra de Pedro de Garmendia, en la que se hace un catálogo de las colaboraciones de Garmendia en diversas publicaciones, y el trabajo inédito Indice de escritores vizcaínosantiguos y modernos. He aquí algunos otros trabajos: Les motifs decoratifs dans l'art populaire basque, en colaboración con Philippe Veyrin; La croix gammée dans le Pays Basque; Nombres de aves en euskera; Trajes vascos del siglo XVI; Torres de Vizcaya, con Ybarra; Noms néo basques. Respecto de las ideas políticas de Pedro de Garmendia compárense la introducción a La obra de Pedro de Garmendia y el artículo Pedro Garmendia firmado por Veyrin en el "Bulletin du Musée Basque", 1931. Ref. Ybarra: La obra de Pedro de Garmendia; A.M. Irujo: nota necrológica en "B.I.A.E.V.", 1951, n° 5, p.46; F.V.: Pedro de Garmendia, "B. du M. B.", 1931. 1976ko azaroaren 29an hil zen Jose Maria Arizmendiarreta Arrasateko kooperatiben sortzailea Iturria: Jabier Marcos eta Joxe Aranzabal (Mondragon Unibertsitatea) Markinan, Barinaga auzoko Iturbe baserrian jaio zen 1915eko apirilaren 22an. Lau anai arrebaren artean nagusiena izanik, 12 urte zituela Castillo Elexabeitiako Apaiztegian sartu zen, bere erlijio prestakuntzaren lehen urteak egiteko. 1931n, errepublika gori gori zegoela, Gasteizko Apaiztegi Nagusira joan zen filosofia ikastera, eta bertan Jose Migel Barandiaran, Manuel Lekuona, Alberto Onaindia eta Antonio Pildainen mailako irakasleak egokitu zitzaizkion, apaizak eta XX. mendeko euskal zientzia eta kulturako pertsona ospetsuak. Gerra Zibilak Markinan harrapatu zuen, udako oporretan zegoela. Euskal milizietan sartu zen, eta zuen prestakuntzari esker kazetari lanak eman zizkioten. Horrela, Eguna eta Gudari egunkarien sorreran eta zuzendaritzan hartu zuen parte, eta horietatik bizi izan zituen Euskadiko gobernu sortu berriaren gorabeherak, eta hil haietako gertakari odoltsuak. 1937ko ekainaren 19an Francoren tropak Bilbon sartu ziren. Orduan, Frantziara ihes egiten ahalegindu zen, baina Lazkaon geldiarazi zutelarik, Bilbora itzuli behar izan zuen, eta han atxilotu egin zuten herrikide batek salatuta. Espetxean sartu zuten, eta epaiketa sumarisimoan testigatu behar izan zuen, epaimahaimilitar baten aurrean. Horrek indultatu egin zuen soldadu adina zuelako, eta kuartel batera atxikita zegoelako, ez egunkarira. Gerraren gainerako zatia Burgosen pasatu zuen, soldadu lanak eta ikasketa eklesiastikoak txandakatuz. Gerra amaitu zelarik, Gasteizko Apaiztegira itzuli zen ikasketak amaitzeko, baina akademi egoera oso ezberdinarekin: irakasleen klaustroa garbitu egin zuten, eta gotzain zaharra eta beste irakasle batzuk erbestean bizi ziren. 1940ko abenduaren 21ean ordenatu zuten apaiz. Erabakita zuen apaiz egindakoan ikasketei helduko ziela berriro Lovainako (Belgika) Unibertsitatean, baina Elizbarrutiko Gotzain berriak, Lauzirika doktoreak alegia, Arrasateko San Joan Bataiatzailearen Parrokiara bidali zuen. Erabaki horrek, bere asmoak zapuztu eta, obedientziaz, apaiz eginkizunei lotzera behartu zuen. 1941eko otsailaren 5ean, goiz euritsu eta desatsegin batean, Arrasateko tren geltokian jaitsi zen kartoizko maleta xume bat, eskuzko diru zorroa eta arauzko apaiz jantziak ekipaje soiltzat zituela. Hurrengo egunean Jose Luis Iñarra jauna heldu zen, 35 urtetan parrokoa izango zena. Arrasate ez zen, alajaina, agindutako lurraldea apaizentzat. 1934ko iraultza grebaren inguruko gertakarien eta Gerra jasan berriaren ondorioz, erabat bananduta zeuden orduan herriak zituen 8.000 biztanleak, eta ezin adiskidetuzko areriotasun horren erdian, hamarkada osoan nozituko ziren gosea eta urritasuna nabarmentzen hasita zeuden. Arizmendiarrietak aurkitu zuen egoerak, zauriak sendatzen lagunduko zuen norbaiten beharra zuen; horretarako, talentuz, onginahiz eta elkarguneak sendotuz eta bereizgarriak ahaztuz egin behar zen gogotik lan. Arrasateko Lanbide Eskola, Ulgor, Lankide Aurrezki Kutxa sortuz. Apaiz bizitza osoa Arrasaten eman zuen; beraz, jarduera espiritual eta enpresarial trinkoko 35 urte izan ziren. Haren bihotzak 1968rako jada neke zantzuak agertu zituen, eta 1976ko azaroaren 29an itzali egin zen. Jose Mariak, hiltzean, kartoizko maleta hutsa utzi zigun, baina baita proiektugauzatu eta itxaropenez jositako herentzia aberatsa ere. Inoiz ere ez zuen diru izpirik jaso sortu zituen enpresetatik; bere apaiz lanen ondorioz ematen ziotenarekin eta baserritik amak bidaltzen zizkion laguntzez bizi izan zen beti. Euskonews & Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria