EI ren berriak Baiona Donostia Eurohiria "Baiona Donostia Eurohiria" programaren bosgarren eta azken saioa burutu zen ekainaren 26an Hondarribiko Udaletxean. Europako lurralde antolamendurako ikuspegien barrenean aztertu zuten adituek Eurohiria, egitarauaren amaiera izan zen ekitaldian. 2000ko urrian Bidarten hasi zenetik, Donostia, Angelu eta Miarritzen ere garatu dira programa honen saioak, Hondarribikoarekin itxiera eman zaiolarik. Lan osoaren emaitza, Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresuaren barruan azalduko da, "Ezagueraren gizartea eta Euskal Herria" sailean. Alfredo García Ramos (Eusko Ikaskuntzako Gizarte Zientziak eta Ekonomia saileko lehendakaria), Borja Jauregi (Hondarribiko alkatea) eta Jon Basterra (Mugaz Gaindiko Agentziako zuzendarikidea) Euskonews & Media 129.zbk (2001 / 6 29 / 7 6) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.