106 Zenbakia 2001-01-12 / 2001-01-19

EI-ren berriak

Eusko Ikaskuntzako komunikatua / Comunicado de Eusko Ikaskuntza

EI ren berriak Eusko Ikaskuntzako komunikatua/Comunicado de Eusko Ikaskuntza EUSKO IKASKUNTZA SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS SOCIÉTÉ D'ETUDES BASQUES eko BATZORDE ERAGILEA bildu ostean, eta hainbat hedabidetan Auñamendi Argitaletxearen Hiztegi Entziklopedikoan ageri diren zenbait kontuei buruz agertu den informazioa dela eta, Batzordeak honako zehaztapen hauek egitea beharrezko dela uste du: 1. Auñamendi Entziklopediak Hiztegi entziklopedikoa, atal monografikoa eta Bibliografia biltzen ditu, hirurak batera, eta hauxe dugu Euskal Herriari buruzko datu baserik handiena. Berez, Auñamendi Estornes Lasa Hnos. Argitaletxearen sorpena da eta 1969az geroztik paperean argitaratu izan da. 2. Eusko Ikaskuntza Sociedad de Estudios Vascos erakunde akademikoa da eta 1918an sortu zuten Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako Foru Aldundiek. Erakundeak aniztasuna eta tolerantzia hedatu eta kultura zientifikoa sustatu nahi ditu, alderdikeriak alde batera utzita; gainera, gaur egun informazioaren gizarte berrian topatzen ditugun erronkei aurre egiten saiatzen da. Zentzu horretan, Eusko Ikaskuntzak Web orrialde berezia sortu du bertan hainbat autoreen 1500 lanak bilduz, Euskonews & Media astekaria eratu du (astero 10 ikerlan aurkeztuz) eta gainera hainbat sailetako 500 ikerlan biltzen dituen liburutegi birtuala ere antolatu du. 3. Eusko Ikaskuntzak, zientzilariei eta gizarte osoari kultura hobeto eskaini nahian, Auñamendi Argitaletxearekin hitzarmena izenpetu zuen Argitaletxe horren Euskal Hiztegi Entziklopedikoa digitalizatu eta eguneratzeko. Digitalizatu ostean, Interneten jarri zuen lan egiteko eta kultura aberasteko tresna egokia zelakoan; aldi berean berau eguneratzen hasi zen. 4. Eusko Ikaskuntzak bere Web orrialdean azaldu zuen edukiak eguneratzeko prozesuari ekin behar zitzaiola. Eguneratze prozesua gizarte zibileko erakunde kultural eta zientifikoen autonomia eta askatasun zientifikoaren printzipioan oinarritzen da, batetik gaur egun ezagutzak bizi duen egoera laburbilduahal izateko, eta bestetik Interneten dagoen Hiztegian adituek zehaztutako oharrak eta kritikak etengabe sartu eta txertatu ahal izateko. Ikuspegi zientifikoen aniztasuna bera da oinarrizko zutabea, hurrengo bost urteetan garatuko den Hiztegiaren eguneratze prozesuari eta zuzenketari dagokion egitaraua finkatuko duen printzipio nagusia alegia. 5. Xede horri helduz, Eusko Ikaskuntzak zera erabaki du: oraingoz Hiztegia Internet sarean kontsultatzeko aukera bertan behera uztea, orrialde zaharrenak edo desfasatuta daudenak zuzendu arte behintzat, beti ere baliabide interaktiboak erabiliz zuzenketak bideratzeko. Gasteiz Vitoria, 2001eko urtarrilak 10 REUNIDO EL COMITE EJECUTIVO DE EUSKO IKASKUNTZA SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS SOCIETE D'ETUDES BASQUES, y ante las informaciones de agencias de noticias reproducidas en diversos medios de información sobre algunas voces del Diccionario Enciclopedico de la Editorial Auñamendi, cree necesario formular las siguientes precisiones; 1. La Enciclopedia Auñamendi, compuesta de un Diccionario enciclopédico, de un cuerpo monográfico y de otro de Bibliografía, es la mayor Base de datos de cultura sobre Vasconia Se trata de una creación exclusiva de la Editorial Auñamendi Estornes Lasa Hnos y se ha venido publicando en papel desde 1969 hasta la actualidad. 2. Eusko Ikaskuntza Sociedad de Estudios Vascos es una institución académica promovida en 1918 por las Diputaciones de Navarra, Alava, Gipuzkoa y Bizkaia, que fomenta el pluralismo, la tolerancia y estimula la cultura científica con afán suprapartidista, y hoy está comprometida con los retos de la nueva sociedad de la información. En este sentido la Sociedad de Estudios Vascos ha creado un sitio Web integrado hasta la fecha con 1500 trabajos de autor, el semanario Euskonews & Media ( 10 colaboraciones por semana) y una biblioteca virtual de 500 trabajos de investigación referentes a diversas disciplinas. 3. Eusko Ikaskuntza, con objeto de ampliar el servicio cultural a la comunidadcientífica y a la sociedad, estableció un acuerdo con la Editorial Auñamendi para digitalizar y actualizar el Diccionario Enciclopédico Vasco perteneciente a la citada Editorial. Una vez digitalizado ha procedido a colocarlo en internet como herramienta de trabajo y de enriquecimiento cultural, al mismo tiempo que ha iniciado su actualización. 4. Eusko Ikaskuntza advirtió en su sitio Web que comenzaba el proceso de actualización de contenidos. Esta actualización se rige por el principio de la libertad científica y de autonomía de las instituciones culturales y científicas de la sociedad civil, por el esfuerzo en sintetizar el estado actual de los conocimientos, y por la aceptación e integración continua en la versión on line del Diccionario, de las críticas y observaciones que vayan formulando los especialistas. El pluralismo de perspectivas científicas constituye el principio nuclear que va a regir el programa de corrección y actualización del Diccionario a desarrollar en los próximos cinco años. 5. En ese espíritu, Eusko Ikaskuntza ha resuelto posponer provisionalmente la consulta on line del Diccionario hasta llevar a cabo una primera corrección interactiva de aquellas páginas más desfasadas. Gasteiz Vitoria, 10 de enero de 2.001 Euskonews & Media 106.zbk (2001 / 1 / 12 19) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria