100 Zenbakia 2000-11-17 / 2000-11-24

Gaiak

Zer da Tolosako Babarruna?

Institucional

Zer da Tolosako Babarruna? Zer da Tolosako Babarruna? * Tolosako Babarruna Elkartea TOLOSAKO BABARRUNAk, Ameriketako kontinentean du jatorria. Gure lur eta eguraldira ondo egokitutakoa bere zapore eta elikatzeko duen ezaugarriengatik, euskaldunen eguneroko jakia bihurtu zen, beste hainbat baztertuz, gaur arte. Tolosako herria historikoki izan da merkatugunea, eta bertan bildu ohi ziren, gaur egun ere, hainbat herri eta baserrietan ekoiztutako babarrun ezberdinak. Gaur egun, Tolosako Babarruna bezala ezaguna dugun horrek, merkatuan zuen arrakastak eta kanpoko beste merkatuetatik zegoen eskaera ikusirik, babarrunaren produkzioa erabateko zabalkundea izan zuen probintzi eta inguruetan. Babarruna bera eta baserritarrek egindako lana dira azkenik, Tolosakoa bezala ezaguna dugun babarruna honen zergati nagusia. Ezaugarriak Babarrun mota hau more ilun kolorekoa da, ia beltza, obalo itxurakoa eta nabarmena da bere azalaren leuntasuna. Mamitsua da eta garrantzitsuena, bere zaporea da, bikaina. Kalitatezko ezaugarri horiek, Euskal Herriko mugak gainditu ditu, eta Euskal produktu ezberdinen artean estimazio handienetako dugu Estatu mailan. TOLOSAKO BABARRUNAren ekoizpena erabat artesanala dugu. Eskulanaren behar handia du, eta oraindik urteetan zehar erabili izan diren sistema berberak erabiltzen dira. Pazientzia eta eskulana dira, TOLOSAKO BABARRUNA erein, zaindu, aletu eta berizteko garaiean erabiltzen den "errezetaren" osagai nagusiak . Mende honetako euskaldun askoren dietaren ezaugarri nagusietakoa izanda TOLOSAKO BABARRUNA. Ekoizteko eragatik, artesanala izanik, elikagai guztiz osasuntsu eta naturala dela azpimarratu dezakegu. TOLOSAKO BABARRUNA hazi bat den ezkero, proteina karbohidrato, grasa, bitamina eta mineraletaz osatua dago. Erabateko elikagaia da beraz. Gainera, gorputza berotzeko eta giltsurdinak indartzeko gaitasunak ditu. Nola aurkeztu eta bereizten da TOLOSAKO BABARRUNA, ekoizleen elkarteak soilik eskaintzen du Eusko Labela kalitatezko zigilua duen babarrunmota bikain hau. Kalitatea fundazioak emana, hain zuzen ere, erakunde horrek kontrolatzen eta ziurtatzen baitu produktu honen kalitatea eta jatorria. Bere jatorria eta kalitatea bermatzeko dagokion ziurtagiria eta etiketa dituela aurkezten da. Gordina ez ezik, prestatua ere aurkitu daiteke. Bi aurkezpen mota hauetako edozeinek kontrolerako etiketa zenbakitu bat darama ontzian, eta bertan, Eusko Labelaren ikurra ageri da. TOLOSAKO BABARRUNA ekoizleen elkartea 1.994. urtean sortua, gaur egun, 40 lagunek osatzen dute TOLOSAKO BABARRUNA ELKARTEA. Guztion artean 12 ha.babarrun ereiten dugu, gutxi gora behera, 23.000 kg ekoiztuaz Hasiera batean, kanpotik etortzen den babarrunari aurre egiteko sortu zen. Helburu nagusia, bertako babarruna identifikatu eta bereiztea zen, fraudea eragotzi eta kontsumitzaileari kalitatea duen eta guztiz bermatua dagoen produktua eskainiz.. Egun, elkarteak beste hainbat helburu ditu, egungo merkatura egokitu eta beste hainbat arlo hobetzeko. Horrela eta Eusko Jaurlaritza zein Foru aldundiaren laguntzarekin, ikerketa programa bat dela medio, merkatuan aurkitu genezakeen hazi ezeberdin guztien artean, elkarteko kideek, bi hazi aukeratu ahal izan dituzte. "Txiki" eta "Haundi" izenak ipini diotelarik, bi hazi mota hauek produkzio kopuru onak eman eta gaur egun kontsumitzaileak, TOLOSAKO BABARRUNA batengandik, espero dezakeen kalitate ezaugarri guztiak betetzen dituzte. Aukeraketa honetara iritsi bitarte, hainbat ikerketa eta froga egin dira. Froga ezberdinen artean hauek egin dira: produktiboak, analitikoak ezaugarri fisiko kimikoak ezagutu ahal izateko eta azkenik, zaporea neurtzen duten kata profesionalak, arlo guztietan bikain kalifikazioa lortu dutelarik. Beste helburuen artean, babarrunaren ekoizpen sistema ezberdinak ikertzea da. Eskulana murriztu eta hektareako produkzioa igotzea du helburu. TOLOSAKO BABARRUNAren produkzioa eta produktuaren aurkezpen lanen mekanizazioa ere, garatu nahiean dabiltza. Horretarako lehen pausuak ematen ari direlarik.Azkenik, irudi bateratu bat esakiniz oferta haundituz, leku gehiagotara iritsiz, gaur egungo merkatuak eskatzen dituen baldintzetara egokitzea dute helburu. Ikusi daitekeenez oraindik lan asko dago egiteko, guzti honek ahalegin pertsonal zein ekonomiko handiak eskatuko ditu, baina, gaur elkarteko kideek horretarako prest daude eta lanean dihardute. ESALDI EZBERDINAK "El Correo digital" " La Alubia de Tolosa tiene dos inmensas virtudes: ser la que mejor caldo hace de cuantas se producen en España y distinguirse palatialmente por su singularidad y sabrosura; posee un fenomenal gusto" Maria Zarzalejos, saber vivir gastronomia " …. Resulta carnosa y de gran untuosidad. Son de gran calidad, y proporcionan un caldo espeso y sabroso". Tolosako Babarruna Elkartea Argazkiak: Lehenengoa Lur entziklopediatik eta bigarrena "a fuego lento.com" Koldo Royo webgunetik Euskonews & Media 100.zbk (2000 / 11 / 17 24) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria