Argazkia: Ainhoa Martin

Ibilbide Artisitikoa

Durangon jaioa, 1970 urtean. Kazetaritzan lizentziaduna, argazkigintza ikasketak ere egin ditu. 10 urte betetzen dira orain kazetari eta argazkilari lanetan hasi zenetik, Durangoko "Crónicas" egunkarian hain zuzen ere. 7 hedabideetarako lan egiten du, besteak beste, Egin, El Correo eta Egunkarian. Durangaldeko herri aldizkari batzuetan ere lanak argitaratzen ditu (Uriberri, Anboto...) eta El Tubo-n kritika musikalak. "Yakuzi", "Alerta", "Hysopus" eta "Seiurte" rock taldeen diskoen azalak berak egindako argazkiez osaturik daude.

Gaur egun, sormenezko teknikari ikasketak burutzen dihardu, "Ainke" musika taldeko abeslari eta gitarra jolea da eta, gutxi balitz, 2 laburmetrai ekoizten ari da buru belarri.

Erretratuak ditu gustuko, jendea euren eguneroko jardunean ateratakoak, kalekoak, ez prestatuta daudenak. Paisaiak ere atsegin zaizkio. Ordenadorea, argazkiei itxura klasikoa emateko erabiltzen du. Oraingoz, abangoardiako artea ez du begiko. Ikusle guztientzako argazkiak egiten ditu eta bere asmoa jendearengan jakin-mina sortzea da, argazkilariak zer atera nahi izan duen asmatzea.

Hainbat erakusketa egin ditu, azkena, Durangoko Arte eta Historiako museoan, "1997-2002" izenburupean. Azken 5 urteotan, Frantzia, Italia, Portugal, Espainia, Marruecos, Alemania, Ingalaterra eta Euskal Herritik zehar eginiko bidaietan "egunerokotasuna bilatzen" eta "egunerokotasun hori arte bihurtzen" ahalegindu da Gorriti. Txuri beltzeko eta kolorezko 30 argazkiz osatu du erakusketa. Beste batzuk aipatzearren, Elorriko Arriola Kultur Aretoan eta Durangoko Berbaro elkartean egindakoak. Sariak ere jaso ditu, Arrasaten , Elorrion eta Atxondon.

ERAKUSKETA / EXPOSICIÓN



QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales 1998 Eusko Ikaskuntza