Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egilea: Luis Mª Martinez Garate
Argitaletxea: Nabarralde, 2011
Orrialde kopurua: 132
ISBN: 978-84-615-0951-5
Ezaugarriak: Euskal Herriaren historiari buruzko testu gehienek bi akats dituzte. Bata, luzeegiak eta, horrexegatik, irakurgaitzak izatea. Bestea, askoz ere garrantzitsuagoa, gure historiari buruzko testu bat idatzi denean ia beti “lurralde” bakoitzaren historia partzialak elkarren ondoan jarriz egitea, askoren gogoan dagoen “Zazpiak Bat” tradizionaletik abiatuta. Izan ere, gaur egungo eskualde bakoitza entitate historiko eta sozial independentetzat hartzen da, betidanik hala izan balitz bezala, gure errealitatearen ikuspegi bateratua erakusten duen sarea josiko duen haririk gabe.
“Sintesi” honek gure herriko lurraldeen irakurketa bateratua eta orokorra eskaini nahi du, bere ardatz nagusia den Nafarroako erreinutik abiatuta. Liburu honetan Nafarroa diogunean, herri baten (Euskal Herriaren) adierazpide politikoa diogu. Nafar guztiok gara, hizkuntzari eta etniari dagokienez, euskaldunak. Halaber, euskaldun guztiok gara, ikuspuntu politikotik, nafarrak.