EUSKOBOOKS

PortadaEuskal kritika, gaur = La crítica vasca, hoy = La critique basque aujourd'hui

Egilea: Mari Jose Olaziregi, Aurelia Arkotxa.
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 312
ISBN: 84-8419-927-4

Ezaugarriak: Bajo el título "Euskal Kritika, Gaur" publicamos el libro que recoge las intervenciones de las jornadas "Euskal Kritikagintzari buruzko I. Jardunaldiak" (Gasteiz, 16-2-2000). En el mismo se procede al diagnóstico y análisis de la crítica vasca, haciendo constar las carencias existentes tanto en el ámbito académico como en el público, y poniendo de manifiesto las aportaciones aparecidas en estos últimos años. Además de lo anterior, en el libro se da cuenta de aspectos tales como la situación de las investigaciones sobre los distintos géneros literarios, o el desarrollo de la enseñanza de la literatura en la universidad. Resulta evidente que los estudios de Filología Vasca han proporcionado un impulso considerable al desarrollo de la crítica académica, a su consolidación y a la actualización de la orientación metodológica de nuestras investigaciones. En los siguientes artículos, escritos no solo en euskara sino también en castellano y francés, se describen las múltiples facetas de la crítica vasca actual.

Informazio gehiago: www.euskoshop.com

El triunfo de las elites urbanas guipuzcoanas: nuevos textos para el estudio del gobierno de las villas y de la provincia (1412 - 1539)

Egilea: José Ángel Lema Pueo (et al.)
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
Orrialde kopurua: 508
ISBN: 84-7907-363-2

Ezaugarriak: Aurrezko alean Ahaide Nagusien garaiko Gipuzkoako gizartea ezagutzeko aukera izan genuen; oraingo honetan, berriz, hiribilduak eta hirietako eliteak izango ditugu aztergai, izan ere, gero eta indar gehiago hartzen zihoazen ekonomian zein politikan eta azkenean, Ahaide Nagusien lekua hartu zuten Erdi Aroaren bukaera aldera sortutako aginte politikoetako organo berrietan.
Jakina denez, XV. eta XVl. mendeetan aldaketa handiak gertatu ziren Gipuzkoan. Eta zer modu hoberik orduko agiri adierazgarrienak aztertzea baino, gertaera haiek bertatik bertara ezagutzeko? Gainera, agiriekin batera datozkigun historiako bi azterlanak lagun ditugula, agiriak aztertzeko hainbat ikuspuntu izan ditzakegu: gizartea, ekonomia, politika eta baita ideologia ere. Hala, aurrena hiritartze eta politikako eraldaketa prozesuak ezagutuko ditugu eta ondoren udaletako bizimodua nolakoa zen eta Gipuzkoako politikako erakundeak nola sendotu ziren ikusiko dugu.

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación 9

Egilea: : Muxika, Joxemari [et al.]
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 232
ISSN: 1137-4462

Ezaugarriak: Komunikabide Sailak Mediatika aldizkariko bederatzigaren Kuadernoa atera berri du. Lehendabiziko gaia Joxemari Muxikaren Euskaraz idatzitako aldizkarien errolda (1960-1999) da. Bigarren atal berezi bat du Kuadernoak: Bilbon bizi den Rafael Ossa Echaburu kazetari eta idazle ondarrutarrari 2001eko abenduan egin zitzaion omenaldian esandakoak jasotzen dituen zatia, hain zuzen. 60ko hamarkadan eta 70koan ekonomiaren inguruko kazetari ospetsua izan zen, Gaceta del Norte eta beste hainbat egunkarietan idatzi zuen gizona. Azpimarratzekotan ere, Komunikadibe Saileko Kuadernoak eskeintzen duen testu osotik Joxemari Muxikaren erroldaren lana. Euskal prentsaren katalogazio lanari esker.

Informazio gehiago: www.euskoshop.com

Zeramika herrikoia Gipuzkoan

Egilea: Enrike Ibabe
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua.
Orrialde kopurua: 72
ISBN: 84-7907-384-5

Ezaugarriak: Gipuzkoako ontzigintzako lantegietan egindako ontziei buruz ezer gutxi genekien, ontzigileek horrelakotzat onartzeak ematen duen segurtasunarekin behintzat, eta Zegaman aurkitatutako horiek ziren ezagutzen bakanak. Gaur, ordea, Eskoriatzako ontzi lantegiko ontziak pixka bat ezagutzen ditugu Aranzadi Zientzi Elkarteko Alfredo Moraza eta Juantxo Agirrek egin berri duten lan arkeologikoari esker.
Beste ontzi batzuk ere badira, Gipuzkoan erabili zirenen antzekoen edo ia berdinen irudi direnak edota haien berri ematen dutenak.
Horiek guztiek batera erakusten digute zein traste kuttun edukitzen zituzten gure etxe, kofradia, komentu eta abarretan denbora ez hain urrutiko garaietan.




Euskonews & Media 194. zbk (2003 / 01 / 10-17)

Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko aleak | Números anteriores | Numéros précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com



QUIENES SOMOSPolítica de privacidadAvisos LegalesCopyright © 1998 Eusko Ikaskuntza