1915eko
urriaren 12an jaio zen Jesús Galíndez Suárez,
Arabako legegizon, idazle eta politikari abertzalea |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Amurrion
jaio zen 1915ean eta Panaman hil 1956an. Jose Antonio Aguirre
lehendakariaren laguntzaile hurkoa. Madrilen egin zituen zuzenbideko
ikasketak, bere aitaren heriotzaren ondorioz han bizi baitzen
bere familiarekin. 1932 geroztik EAJ-PNV-ko kide zen eta gara
hartan Eusko Ikaskuntzak Donostian antolatzen zituen Uda Ikastaroetara
maiz joaten zen. Gerra Zibilaren garaian erbesteratu zen. Dominikar
errepublikan 6 urte eman zituen eta gogor erasi zion Trujillo
diktadoreari. Horren ondorioz, Estatu Batuetara alde egin behar
izan zuen, bertan Euzko Jaurlaritzako ordezkari izanik 1946-1956
bitartean. 1956 urtean desagertu egin zen, dirudienez, Trujillok
bahitu eta hil zuen. Liburu eta artikulu asko eta asko idatzi
zituen, zuzenbidearen eta historiaren gainean bereziki: Fantasias
y realidad entorno a las Juntas Generales Vascas (1934), La
aportación vasca al Derecho Internacional (1942), Principales
conflictos de leyes en la América actual (1945); El
derecho vasco (1947). Filosofian doktoretza tesi garrantzitsua
idatzi zuen La era de Trujillo: un estudio casuístico
de dictadura hispanoamericana, arazo ugari ekarri zizkiona.
Elkarte askotako kide eta bultzagile izan zen eta hitzaldi asko
eman zituen.
|
El
14 de octubre de 1928 nació en Portugalete el pintor Fernando
Samperio Manso |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Cuando
tenía seis años se trasladó con su familia
a Bilbao. Cursó estudios de aparejador en la escuela de
Arquitectura de Barcelona. Su afición a la pintura fue
introducida por su padre, que era un gran aficionado. Se inició
frecuentando el mundillo de los pintores de José Luis Pérez
Díez, Agustín Ibarrola, Ismael Fidalgo, etc. Ha
participado en multitud de exposiciones tanto individuales como
colectivas en Bilbo, Gasteiz, Donostia, Madrid, Bermeo, Córdoba,
y en diferentes pueblos de la geografía de Bizkaia. Ha
recibido diversos galardones, y de entre sus obras destacan: Akelarre,
Bodegón, Campesinos, La ría de
Bilbo, Baztán, Figuras, etc. Su obra
se encuentra dispersa en diversas colecciones particulares.
 |  |
"Campesinos" |
"Mondragón" |
|
1821eko
urriaren 16an jaio zen Egilaz-en (Araba) Juan Diaz de Garayo "Sacamantecas" |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa
eta Auñamendi |
Juan
Diaz de Garayo Ruiz de Argandoña. Arabar Lautadako emakumeen
hiltzaile famatua XIX. mendean. Laboraria eta morroia izan zen
Lautadako Agurain, Alaiza, Izartza, Okariz eta Añua herrietan.
"Zurrunbona" ezizeneko alargun
batekin ezkondu zen lehendabizi eta gero bertze hiru aldiz berrezkondu
zen, guzietan zorigaitzean. 13 eta 55 urte arteko sei emakume
hil zituen, bortxatuak izan ondoren. Bertze lau hilketa erratu
egin zituen ustekabean. Justiziak harrapatu zuenean
urkatua izan zen, Gazteizko Polborinean 1880 urtean. Bere zerebroa
gorde egin zuten eta mediku jakintsuek ikertu zuten Gasteizen
eta Madrilen. Azterketa sakonen ondoren ikusi zuten ez zela eroa,
hiltzaile arrunta baizik. Lehen, izua datorrela, mamua
heltzear dela edota kontuz ibiltzeko erran nahi zenean El Sacamantecas
datorrela esaten ohi zen. Terrorezko
nobela eta zinemak ere dedikatu zizkioten obra batzuk, "Cuerda
de presos" deritzan filma esate baterako haren historian oinarritzen
da.
|
Euskonews & Media
183.zbk (2002 / 10 / 11-18) |