| Eusko Ikaskuntzaren Antropologia-Etnografia 
 sailak "Hiriaren Kulturak" izenburupean antolatutako 
 Jardunaldiak, maiatzaren 23an hasi eta 25a arte luzatuko dira. Bilbon izango diren 
 Jardunaldietara, hamasei unibertsitate eta lau ikerketa erakunde 
 ezberdinetako 90 aditu datoz, hainbat alorretatik helduak (gizarte 
 antropologia, historia, ikus-entzunezkoen komunikazioa, geografia, 
 ekonomia eta zuzenbidetik). Jardunaldien irekiera gisa, Graça 
 da Indias Cordeiro eta Antonio Firmino da Costa irakasleek "Lurraldea, 
 identitatea eta auzoko gizarteak" gaiari buruz hitz egingo 
 dute. Antonio Ariñok, ordea, "Bizitzaren elixirra. 
 Elkarteen partaidetza hiriko testuinguruan" hitzaldiarekin 
 jardunaldiei itxiera emango die. Xehetasun gehiago nahi ezkero, egitaraua 
 kontsulta daiteke, Eusko Ikaskuntzaren webgunean: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/jorn/jornada01.html
 
 
| 
| Izena 
 emateko epea: maiatzaren 20a arte irekia dago. Lekua (izena emateko eta jardunaldien egoitza):
 Eusko Ikaskuntza-María Díaz de Haro, 11-1. 
 48.013 Bilbo
 Tel. 94 442 4287 eibilbo@infonegocio.com
 |  |  |