Plazaratuta Michel Labèguerie omentzen duen liburua

Michel LabèguerieEusko Ikaskuntzak, Michel Labèguerie-ren lagunak elkartearen lankidetzaz, Lapurdiko euskaltzale handi zenari buruzko liburua argitaratu berri du, haren bizitza ezagutarazteko asmoz.

2000ko urrian Ustaritze eta Kanbon Labegerieri egindako omenaldiko hitzaldiak bildu dira liburuan. Daniel Landart, Mixel Itzaina, Jean Haritschelhar eta Jean-Claude Larronde kultura adituen testuak irakur daitezke bertan, euskaraz eta frantsesez.

Michel Labegerie, lanbidez Uztaritzeko medikua zen. Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakaria izan zen. Bertsozale handia, euskal kantu berriari bere biziko ekarpena egin zion, bere kantuetan gai berriak jorratuz modu berritzaile baten bitartez. Politikan ere esperientziadun gizona, Kanboko auzapez, Ustaritzeko kantonamenduko kontseilari nagusi eta Iparraldeko diputatu eta senatore lanetan jardun zuen. Euskararen zabaltzeaz arduratu zen bizi osoan. 1980. urtean zendu zen.



Euskonews & Media 160.zbk (2002 / 3-22 / 4-5)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved