"Baiona-Donostia Eurohiria"
programaren bosgarren eta azken saioa burutu zen ekainaren 26an
Hondarribiko Udaletxean. Europako lurralde-antolamendurako ikuspegien
barrenean aztertu zuten adituek Eurohiria, egitarauaren amaiera
izan zen ekitaldian. 2000ko urrian Bidarten hasi zenetik, Donostia,
Angelu eta Miarritzen ere garatu dira programa honen saioak, Hondarribikoarekin
itxiera eman zaiolarik. Lan osoaren emaitza, Eusko Ikaskuntzaren
XV. Kongresuaren barruan azalduko da, "Ezagueraren gizartea
eta Euskal Herria" sailean.

Alfredo García Ramos (Eusko Ikaskuntzako
Gizarte Zientziak eta Ekonomia saileko lehendakaria), Borja Jauregi
(Hondarribiko alkatea) eta Jon Basterra (Mugaz Gaindiko Agentziako
zuzendarikidea) |