Infernuko
kaia ˇIkaragarria! 2000.urteko ekainaren 20an, nazioarteko prentsaren
izenburuak eta izen lagunak ez ziren eskaz. Beraz, prentsa harrituta
zegoen emigrazioaren makurretaz. Egun hortan, hozgailu kamioi
batean, Inglaterrako mugazainek paper gabeko 57 tximatar gorputz
eta bi bidai lagun bizirik aurkitu dituzte. Orduan hasten dira
salaketak bidai antolatzaile lazgarri horien aurka. Bidai garestiak,
ametsetako Inglaterrat buruz, herri hau gutti axolatzen delarik
etorkinetaz.
Ameriketako euskal emigrazioak ere
bere zorigaitzak jasan ditu. Bidai batzu, heriotzean burutzen
ziren. XIX.mendean, Leopoldina Rosaren trajedia jende gehiena
unkitu duena izan da. 1841eko irailan Havretik Baionara heldu
zen, hiru mastako 450 kupeldun itsasontziak konponketa handien
beharrean zegoen, berriz abiatu aitzin. Ontziaren jabeari, lanak
90000 libera kostatu zitzaion. Urtarrilean, publikoarentzat bisitak
antolatzen zituen, zortzi egunez. Itsasontzia hutsik, denok komitatzen
zituzten asurantzako ordezkariak eta horrela ziurtatzen diete
untziaren kalitate ona eta sendotasuna. Prentsan agertu ziren
mezuek, Hippolyte Frappozek, kapitainak, jadanik itsas Atlantikoa
10 aldiz kurutzatu zuenak, itsasontzia aginduko zuela. Honekin
batera, mediku bat, bi erizain eta farmazilari bat, untziaren
barne izanen ziren. Astean bi alditan, behiki freskoa janen zuten
eta untziaren jabe batek bidaia eginen zuen. Gainera, bidaiaren
prezioa 280 leberatakoa zen, beste itsasontzitan, 300 edo 325
libera kobratzen zirelarik.
Nahiz eta abisu hau fidagarria izan,
Leopoldina Rosaren bidaiak erakusten digu zein baldintza lotsagarrietan
bizi zuten bidaia herritik joaten ziren emigranteek. Baionatik
1842ko urtarrilaren 24ean abiatuak, ontzia, Pasaiaraino joan zen
eta han, seguraski, beste emigrante batzuk sartu ziren.
Abiatu
eta denbora gutxira ekaitzen eraso egin zieten eta bortxatuak
izan ziren Bretainia aldera itzultzera. Atlantikoa zeharkatzea
izugarria izan zen; lau emakume hil ziren han bertan. Lau hilabeteren
buruan, 1842ko ekainaren 9an, Leopoldina Rosak beste ekaitz bat
jasan zuen eta puskatu zen Uruguaieko itsas bazterretako harkaitz
batzuetan, Cabo Castillosetik hurbil. Hondatze hori, Montebideotik
130 kilometrotara gertatu zen. 300 bidaiarietatik, bakarrik 70ek
salbatu zuten bere burua. Bizirik irten zirenak, leihorra ukitu
orduko, tokiko lapurrek, hartu zizkieten azken ontasunak. Frantzian,
berria urrengo irailean jaso zuten. Departamendu osoan inarrosaldi
handia sentitu zen. Biltzarrek, Kontseilu orokorrak, herriko biltzarrek,
denek estakuru bezala hartu zuten emigrazioaren aurka, tokiko
prentsak lagunduta. Katxo, Hazpandar batek kantu bat idatzi zuen;
"Poulompa (le naufrage)". Kantu honen bitartez, lazgarri
hori oroitaraztea zuen helburu.
1949ko urriaren 11an, Pierre Monlong,
emigranteen kudeatzaileak bost euskaldun familiei idazten die.
Jean Louis Aranbel (artzain Kalifornian, Los Bañosetan),
Guillaume Chourrout (artzain Kalifornian, Stocktonen), Jean Arduritz
(artzain Nevadan, Renon), Jean Suquilbide (artzain Idahon, Pocatellonen9
eta azkenik, Pierre Etchepare (artzain Arizonan, Flag Staffen)
Ameriketatik Euskal Herrira heldu ziren. Hegazkin honetan, Marcel
Cerdan, boxeoan txapelduna eta Ginette Neuveu musikalariak bidaitzen
zuten ere bai. Hegazkina ez zen sekulan Frantzian pausatu. Pierre
Monlongek berriz, idazten du senideei trajedia jakin arazteko
eta xekeak edo dirua haren esku zegoela esateko. Frantzian, Euskal
Herrian bezala, harridura handia zegoen. Pierre Espilek, Hazpandarrak,
desagerrtutakoen omenetan idatzi zuen frantsesez, "La ballade
des cinq bergers basques " (bost euskaldun artzainen abestia). Claude Mehats, ikaslea
Argazkiak: Auñamendi Entziklopedia |