TVPI.fr Frantziako lehen tokiko telebista Internet
sarean, Euskal Herritik zabaltzen da. Bere helbidea da: www.tvpi.fr
Irailaren lehenaz geroz, egunero agertzen da. Gutxienez %20a
euskaraz da. Emankizunak irailaren 2an, hasi dira. Baionako besten
karietara eta jarraitu dute irailaren 15a arte. Jadanik, 120
programa sarean daude. Euskarazko ikastaroak laister hasiko dira.
TVPI.fr: telebista bat biziki erakargarria. Mundu osotik ikus
daiteke nahi denean, nahi den irudi biziduna eta soinuduna. Elkarreraginezko
telebistan Telenautek parte har dezakete emankizunetan, konbitatuei
galderak eginez eta bideoak bidaliz. Herri baten telebista da.
Media anitzeko sare handien aroan, TVPI.fr-ek hautatu du hurbiltasuna
eta Euskal Herriaren zerbitzari izatea, bertako biztanleentzat
eta Euskal Herritik urrun bizi diren guzientzat.
Azkenean, telebista batek, harremanak sortu nahi dituenean, mezua
ez da goitik behera gehiago pasatzen, ohizko hedabidetan bezala
baina iragaiten da pertsona batetik bestera (" one to one
"). TVPI.fr-ek herritarren telebista nahi du izan, herriko
plazaren ordezkari numerikoa.
Zertarako net sarean?
Media berri bati ahalmen guziak eskaintzen dizkiolako eta hedadura
nabari delako: Frantzian internauten kopurua sei hilabetetan
guztiz bikoiztu da. Egun Euskal Herrian, 12 000 etxe tresnatuak
dira. Baiona-Miarritze-Angelu aldean, kableari esker, jadanik
mila etxeek inguru hartzen dute pantailla handian. Bestalde,
teknika aurrera doa alde guztietara.TVPI Euskal Herri, pensatzen
du denbora berean, hertz sareari esker pantailla txikian agertuko
dela. 1999ko maiatzean Frantziako Ikus-entzunezko Kontseilu Nagusiari
baimena galdegin du.
Programak
Uda honetako gertakarien ondotik, TVPI.fr-ek irailaren lehena
geroztik zabaltzen ditu egunero hiru programa berri. Bereziki
emankizunak egun guztietako biziarekin lotuak direnak, kultura,
musika, zezen lasterrak, pilota, surfa, errugbia. Noiz nahi ikusi
eta berriz ikusi daiteke gai bat, galderak egin, eztabaidetan
parte hartu, jakintzak, irudiak edo iritziak trukatu. Aktualitatea
solasaldiz eta eztabaidaz egina da.
Taldea
TVPI.fr Euskal Herri 10 pertsonek osatzen dute : lekuko berriketariek,
informatikalariek eta ikus-entzunezko teknikalariek. Ezenatokia,
estudioak eta barne teknikoak hiri erdiko, bihotzean aurkitzen
dira.
Proiektu pribatua
TVPI.fr proiektu pribatu bat da, Michel Larmarquek kudeatzen
duena. Internet sareko telebistaren diru iturriak publizitatetik
heldu dira, baita emankizunen salmentatik, eta beste zerbitzuen
bitartez ere. Hurbil dauden beste tokiko telebistekin Lankidetza
harremanetan ari dira (Txingudi Telebista, Tele Donosti, Tttipi
ttapa, Aqui TV).
Michel Lamarque,
TVPI.FRko zuzendaria |