EI-ren
bekak hizkuntza eta historiaren inguruko ikerlanetarako/Las becas
de EI-SEV para investigaciones sobre Lengua e Historia |
Angel de Apraiz eta Agustin Zumalabe
bekak, horrela deiturik Eusko Ikaskuntzako lehen bi idazkarien
omenez, laguntza eskaintza klasikoa dugu jadanik, eta horien
deialdira aurkezten diren hautagaien zerrenda geroz beteago eta
gaituagoa gertatzen da.
Urterik urte gai-alorrez aldatzeak, bestalde, oso ikerketa mota
desberdinak burutzeko aukera ematen du. Azken emanaldian, Geografia-Historia,
eta Hizkuntza eta Literatura sailetako bi bazkidek aurkezturiko
proiektuen lanak bereizi ditu EI-k. Pedro Oliver Olmo-ren proposamenak,
"La memoria histórica y el impacto social de la
pena de muerte en Euskal Herria durante el siglo XX"
izenburukoak, Apraiz beka merezi izan du.
Bestalde, Zumalabe bekaren epaimahaiak María Pilar Alonsok
aurkezturiko proiektua laguntzea erabaki du. Mandelbrot metodoaren
aplikazioa euskararen banaketaren azterketan da Alonsoren egitasmoaren
gaia.
 Iñaki Bazan, Patri
Urkizu eta Juantxo Agirre, "Angel de Apraiz"
izeneko
bekaren epaimahaikideak. |
Euskonews & Media 76.zbk (2000 / 4-28 /
5-5) |