Aturri Ibaia Baionako
Portua (1578-1914) Izenburu hau hartua du Baionako Euskal
Museoak Gazteluberri gaineko hiru barne apainetan eta
berritzapen lanengatik oraino hertsirik dagoen denbora honetan,
agertzen duen erakusketa aski zabalean.
Maiatzaren
azken egunetaraino ikusten ahalko da guzia asteko egun oroz goizez
eta arratsaldez, asteartetan bakarrik delarik hetsia.
Hor agertzen diren gauzek eta
obrek Baionako portuan eta Aturri Behere aldeko uretan izan den
ibai eta itsasoari buruzko bizi giroa erakutsi nahi dute batez
ere. Erakusketa horren aurkezpena nahiko modernoa da bere argi
ezti berezi, kristalezko mahai eta kolorezko oihal idatziekin
hautan jarriak baitira zati handika euskarazko xehetasun asko.
Erakusketan sartzean berean aise ohartzen da ikuskaria, horgo
gauzen balioa hartzeaz gain, uraren inguruko giro berezia ere
sortu nahi izan dela nolazpait garai batzuetako ingurumena hobeki
konprenitzeko.
Dela itsas ontzi egiazkoek eta
beste askoen maketek, ontzietako lanen tresna ezberdinek, dela
margoek,grabaduek eta marrazkiek argitan emaiten dute orain aski
itzalia den iragan denboraldi honen historia aberatsa. Aturri
ahoaren desbideratze harrigarria, untziolen garaia, merkantzien
eta jendeen urgainetan ibiltzearena.
XIX.
mende arte, gerla handirik etzegoenean, komertziko ontziek Europa
alde joiten zuten, berdin Ameriketarat. Aldiz gerla denboretan
Kortsarioak beren harrapaketan famatuak izaiten ziren , Baionari
odolkari latz batzuen itzala handizki eramaiten ziotela.
Lehen barne batetik hirugarren
baterat joanez monoxylo edo peza bakarreko ontzi batek eta xalanta
zahar batek ikustera emaiten digute zer aldaketak izan beharrak
ziren ibaietako ontzien moldaketan. Hiru mastako ontziek aldiz
erakusten dute nolako aldaketak izan diren bertako untzigintzan.
Euskal eta Baiones kapitain batzuen itxura margotuek eta horien
eskuetan ibili tresna eta oroitzapen historiko batzuek gogorat
ekartzen digute itsasoko bizia zer nolako abentura harrigarria
den iraganean. Bide batez erakusketa hau aitzakia ederra ere
izan da De Lessepstarren hoteletik Euskal Museo honetaratuak
izan diren 1750eko margo panoramiko eder batzuen artaberriztatzeko.
Ikusten da hor baiones merkatariek atsegin zutela Aturri ibaiko
eta Baionako portuaren lekukotasun sakonen artean bizitzea.
Askok dakiten bezala 1678ko urriaren
28an Aturri ibai nasaia zuzen zuzenean atera zen Baiona bazterretik
itsaso handirat Landesetako bidea utziz. Hortarako lan handiak
Louis de Foix inginadoreak asmatu eta eginarazi zituen kolorezko
mapa eta marrazki batzu lagun erakutsia zaikun bezala. Bainan
gauza jakina da, ez ustean, Aturri aho berri hortan itsas ontziek
sekulako lanak zituztela ongi mugitzeko zeren itsaso handiaren
joerek eta uhainek ondarezko hasi nekeak moldatzen baitzituzten,
diotenaz, ontziak berak urperatzerainokoan.
XIX.
mendean inginadore batzuek nahi ukan zuten Aturri ibai horren
ahoa berriz ere Landes-etako Capbreton deitu lekura erakarri.
Hor dira agertzen Maignon de Roques-en 1864-1865eko egitasmoa,
halaber, Eugène Rodolphe batena 1873an. Valette margolariaren
lan batzuek hori ongi erakusten digute Aturriko ihiztoketan ontziak
ondarretan hartuak ezin mugituz.
Akizetik behera, Aturriko uren
bi sail aski ezberdinak agertzen zaizkigu. Akizetik Bee du
Gave-rat arte ibai honek hartzen dituen bazte errekak aski
motzak eta ttipiak dira uren neurria hein bat lasai uzten dutena.
Haatik Bec du Gavetik itsaso handirako bidean Aturrik biltzen
ditu ere Paue eta Oloronetik datozen uhaitz bateratuak. .Gero
hor heldu dira Biduze eta Errobiko urak. Jakitekoa da bestalde
itsas gorak Aturriri Akizeraino emaiten dion eragina. Port de
Lannes-en iparrean hiru metroko goratasuna ekartzen baitio itsaso
kexuetan eta bi metro eta hogoitabost itsasapalean.
Aturri beheraldeko uren gainean
izaten ahal zen harat honaten itxuratzeko bezala erakusketa hortako
lehen barnean kosk egiten dugu "Roi du Jour" (Eguneko
erregea) izeneko xalanta batekin 6 metro eta 70 luzekoa dena,
Ahurtiko Pecastaing familiakoek denboran erabilia izan baita
gero Euskal Museo honi emana. Ontzi horren branka eta xopa egur
lodian moztu peza bakarrekoak dira, aldiz ontizaren beste alde
guziak bai eta zola ohol edo taulaz osatuak direla itze luze
punta itzuliekin loutak eta kalafotaz eta bikez ixtupatuak. Ontzi
berezi hau izokin eta kolaka arrantzan erabilia zen.
XVII. mendean Baionako ontzi
olak biziki ezagunak ziren. XVIII.mendekotz frantsez estaduak
erabakia hartzen du Landesetako eta Pyrenetako zuhaitzen baliatzea
Erregearen itsas ontzien moldatzeko. Gisa horretan sortu ziren
Baionan Ontzi olak eta aterbe berezi handiak horietatik igortzen
zirela gero egurrak Rochefort edo Brest erat Louis Colas marrazkilariarekin
"Le Fornt défensif Mousserolles", bai eta beste
marrazki zenbait , grafitez eta lumaz eginak tinta beltz eta
gorrian, ikusten ahal dira garai horien ilustratzeko.
Colbert ministroaren denboretan
itsas hamategia Aturriaren eskuin edo eskubian jarri zen Zitadelaren
azpian , Santizpiritako zubi handirik behehrago. Hamategi honek
1836eko hazilaren 7an kendua izan aintzin , 764 metro karratuko
zabalera zuen bere saltegi, lankia eta xantierekin.
Erakusketa
honek ezin zuen ere euskal kortsarioen izaera aipatu gabe utzi.
Denek dakigu nola horien harat honatek idazle askoren gogoak
berotu izan dituzten Edouard Dueéré batek egiten
digu horien aipamena molde bereziz Joannis de Suhigarayehipi
Coursiizenordez deitua edo ere Jean Ducasse bat, hau
gaskoina, hauen berri ematean bere lanetan . Garai horien agertzeko
ikusiko dira erakusketa honetan hainbat marrazki edo margo, lan
horretan ez baita izan azkena Pablo Tillac marrazkilaria Pierre
Rectoran idazlearen 1946eko liburu batean emaiten dizkigun obrekin.
Berdin preziatuko dira beste
hainbat obra Bernard Dubourdieu kapitain ospetsuaz, edo hiru
mastako itsas ontziaz "Victoire" (Bitoria) deitua.Hor
dira ere bestak beste Hélène Feillet margolariaren
lan bikainak Etienne Pellot Itsasoko axeria deitzen zutenaz
eta beste gai batzuez berdin jakin baita akuarela ederrik margotzen.
Zuzen den bezala hainbeste itsas
gizonen objeto edo gauza andana bat ere aurkitzen ahal dira erakusketa
hortako kristalen gibelean: dela ezpata, San Luis en kurutze,
L´egion d´honneur-eko zigilo, itsas xirula eta
bertze.
Bertze gisa batean, aski bereziak
ez ote dira ere Aturri ibaiean lehenengo ibiltzen ziren ontzittoen
maketak. Tilhola, xalibardon, Courau eta bertze, Baudouin ikerle
ospetsuak eginaraziak Aturri aldean duela hogoita hamar urte
egin ikerketen ondorioz?
Azkenik,
aski hunkigarriak ontizoletan erabiltzen diren tresna zahar egiazko
batzuen hor izaitia, zenbat menderen buruan dela krika, marteilu,
ontziatako oholen tinkatzeko burdin edo burniak, haizkora, sega
eta berze, ahantzi gabe erakusketako bigarren barnean zutik agertzen
zaukun kasik 3 metra gorako angura handi ikusgarria! XVIII. mendekoa!
Doi doia duela hogoita bost urte Etienne Hirigoyen batek Aturritik
bildu zuena, Bouffers eta Mousserolles arteko ibilbide bazterrean
baitziren hor lehenago ontziolak.
Beharko samurra emaiten ahal
zaiote erakusketa horen bisitan zehar beste hainbat berezitasuneri,
eta bereziki lehenengoaz asko erakusten ahal digute obra margotuei
ere, hala nola lehengo Baionaren eta honen inguruan itxuraz Vernet
batek haiz zehazki kantu ditueneri.
Zinez ikusten merezi duen erakusketa!
Olivier Ribeton museo honetako kontserbadore historiazaleak eta
honen inguruan bildutako museoko lankidek badutela lan eginik
hor eta erakusketarako jeinarik ere agerturik!
Geroan ere hain segur jakinen
du Baionako Euskal Museo berriak, 2.001 . urteko udaberritik
harat idekiko delarik, beste hainbeste edo gehiago egitea.
Baionako Euskal Museoa - http://www.musee-basque.com Manex Pagola, Baionako Euskal Museoko zuzendaria
Argazkiak: Baionako Euskal Museoko web orrialdean daude |